27

urr / 2015

TAO eremuetan aparkatzeko erraztasunak lanagatik hirian barrena ibiltzen diren autonomoentzat (Irun)

Beren zerbitzuak etxez etxe eskaintzen dituzten profesionalek eta tailerretako titularrek eskura dituzte tarifa murriztu batzuk

             Mugikortasun arloak gogorarazi du hirian aparkatzeko TAO sistemak aurreikusten duela langile autonomoek eskuragarri izatea aldeko baldintza batzuk hirian barrena batetik bestera ibiltzeko orduan eta TAO eremu batzuetan aparkatzeko garaian. Zehazki, beren zerbitzuak etxez etxe eskaintzen dituzten profesionalei eta/edo automobilgintzarekin lotuta dauden tailerretako titularrei zuzenduta daude abantaila horiek.

 “Eremu berriak eta parkimetroen sistema modernoagoa, mugikorrentzako aplikazioa barne, indarrean jarrita, jada iragarri genuen erabiltzaileek hobekuntzak nabaritu ahal izango zituztela, eta horietako bat da honakoa, bereziki beren zerbitzuak etxez etxe eskaintzen dituzten langile autonomoei, hirian barrena automobilez dabiltzanei, zuzendutako hau, hain zuzen. Lehendik ere bazeuden tarifa txikiago batzuk dira, baina orain, mugikorrentzako aplikazioa lagungarri, langile horiek errazago izango dute abantaila horiekin gozatzeko“, azaldu du Cristina Laborda ordezkariak.

info +

This entry was posted in Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude