10

eka / 2020

GARAI NAHASIETAN ELKARLANEAN

Kultura- eta sormen-sektorea

GARAI NAHASIETAN ELKARLANEAN

Ezagutu nahi al dituzu elkarlaneko esperientzia arrakastatsuak kulturaren eta sormenaren munduan? Protagonistak bertatik bertara ezagutu eta haiekin harremanetan jarri? Zu bezalako profesionalekin iritziak trukatu? Nola erreakzionatu du sektoreak COVID19aren aurrean? Edo, besterik gabe, zure sektoreko proiektu berriak ezagutu?

Datorren ostegunean, ekainaren 11n, 16: 00etan, sormen-sektoreari buruzko lehen Webinars-era gonbidatzen zaitugu, Bidasoa Bizirik, Bilbao Ekintza, Getxo Sustapen Ekonomikoa, Meatzaldeko Behargintza, Oarsoaldea eta Urola Kostaren eskutik, eta Garapenen lankidetzarekin. Elkarlaneko esperientziak ezagutuko dituzu branding eta turismoan; moda eta jasangarritasunean; ikus-entzunezkoetan eta koprodukzioan; diseinuan, hezkuntzan eta arkitekturan; edo bideo-jokoetan.

Plaza mugatuak. Eman izena gorde zure plaza. ZOOMen egongo gara zure zain.

IZENA EMATEKO

Egitaraua

Sarrera hau Cultura, Ekintzaile-komunitatea, Ekintzailetza-Emprendizaje, Formakuntza, Ikastaroak eta tailerrak, Topaketak, Webinar kategorietan argitaratu da eta , , , , , , , , , , , , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude