18

mar / 2021

Gipuzkoa Encounter’15

Gipuzkoa Encounterrek ez dio hitzorduari huts egingo

Hilaren 19tik 21era egingo den topaketa birtualak dozenaka jolas- eta heziketa-jarduera izango ditu. 

Iturburua: DV

InicioGipuzkoa Encounterrek ez dio urteroko hitzorduari huts egingo eta, aurreko edizioan bezala, COVID-19aren aurka borrokatzeko hartutako neurrietara egokitu da online bilkura antolatuz. Lanparty presentzialen ohiko jarduera ludiko eta heziketa-saioak eskainiko ditu 15. Gipuzkoa Encounterrek, 19tik 21era bitartean, eta parte-hartzaile guztiak euren etxeetatik arituko dira.

Tolosako kiroldegian egin ohi den party presentzialaren ordez antolatutako topaketa birtualak dozenaka jolas- eta heziketa-jarduera izango ditu. Guztira, 456 plaza izango dira, Usabalen eskainiko litzatekeen kopuru bera, eta zaleek doan esku hartuko dute. Interesa dutenek gipuzkoaencounter.org webgunearen bidez erreserbatu dezakete beren lekua.

Bilkura Euskaltel Fundazioak antolatu du, Euskaltelen, Tolosako Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Ingurune departamentuaren eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailaren (SPRI-ren bitartez) laguntzarekin.

Antolatzaileek diotenez, «isolamendu eta murrizketa garai hauetan, Gipuzkoa Encounterrek teknologia-zaleen elkartasuna sustatu nahi du, baita prestakuntzarako eta ondo pasatzeko aukerak eskaini ere«.

Izena ematen dutenek partyko arlo anitzetan parte hartu ahal izango dute, etxetik mugitu gabe, Discord tresnaren bidez. Bertan, gaika bereizitako «areto birtualak» topatuko dituzte, eta arte digitaleko, software libreko, hardwareko eta jokoetako lehiaketetan izena emateko aukera izango dute. Orain, antolatzaileak lanparty presentzialetako ekimenak kudeatzeko erabiltzen duten tresna propioa, partyNet izenekoa, egokitzen ari dira, bere osotasunean Internet bidez erabili ahal izateko.

Era berean, festatik kanpo gelditzen direnek ere parte hartzeko aukera izango dute, eduki batzuk irekiak izango baitira. Online eskainiko diren doako prestakuntza-hitzaldiak eta topaketa birtuala gidatuko duen programa doan entzun ahal izango dira Euskal Encounterreko Twitch kanalaren bitartez.

Sarrera hau Azoka, Ekintzaile-komunitatea, Formakuntza, Ikastaroak eta tailerrak, Konferentzia, Lehiaketak, Topaketak kategorietan argitaratu da eta , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude