03

mar / 2015

Gipuzkoa IKT: Enpresan Berrikun­tza Digitala garatzeko laguntzak – 2015

diputacion foral gipuzkoa bilaketarekin bat datozen irudiakPrograma honetako diru laguntzen helburua da berrikuntza prozesuak sustatzea Gipuzkoako Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien sektorean.

Hartzaileak: Informazioaren eta komunikazioaren teknologietako (IKT) ETEak, baldin eta berrikuntza proiektuak sustatzen badituzte produktuak edo prozesuak hobetzeko, antolakuntza hobetzeko edo merkatuak zabaltzeko.Informazio eta komunikazioko teknologiako enpresatzat hartuko dira programazio informatikoan, telekomunikaziotan, datuak prozesatzen eta ostatu ematen aritzen direnak.

Diru laguntzaren xede diren jarduerak: Jarduerak I+B+G proiektuak izango dira, xede nagusia soluzio informatiko berritzaileak garatzea edo lehendik daudenak plataforma teknologiko berrietara edo merkatu berrietara egokitzea dutenak. Proiektuek merkatura bideratuta egon behar dute eta enpresaren lehiakortasun egoeran aldaketa positiboak eragiteko modukoak izan behar dute.

Diru-laguntzak: %35-tik %45era; maximoak: 40.000 eurotik – 45.000 eurora kasuen arabera

Eskaerak egiteko epea: 2015eko martxoaren 4tik apirilaren 7ra arte (egun horiek barne)

info +

This entry was posted in Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude