Enpresaren lehiakortasuna hobetzeko estrategia teknologiko bat definitzeko laguntza teknikoaren kostuak, betiere Fabrikazio Aurreratuaren eta Industria 4.0ren euskal estrategiarekin bat etorriz.
Lan horien barruan sartzen dira, batetik, aurre-ekoizpen, ekoizpen eta ekoizpen ondoko faseak aztertzea, eta, bestetik, eskaintzen den produktuari, prozesuari eta/edo zerbitzuari dagokion lehiakortasuna diagnostikatzea. Lan horien azken xedea Ekintza Plan bat zehaztea izango da.
Eskaera aurkezteko epea: Hilabete bat: ekainaren 8tik uztailaren 8ra.