12

mai / 2016

Gipuzkoa Industria 4.0: Ekipamendu Aurreratua Eskuratzea

Diru laguntza hauen xedea da ekipamendu aurreratu berria eskuratzen laguntzea, lehendik dagoen establezimendu bat handitzeko, produktu berriak gehituz haren produkzioa dibertsifikatzeko edota produkzio prozesu orokorrean funtsezko aldaketak egiteko. Ekipamenduan egingo den inbertsioak funtsezko aldaketa eragin behar du lehendik dagoen establezimendu baten produkzio prozesu orokorrean edo kudeaketan, Fabrikazio Aurreratuarekin eta 4.0 Industriarekin lotutako teknologiak baliatuz.

Halakotzat hartuko dira berariaz xede hauetara bideratutakoak:
1. Fabrikazio eko-efizientea eta lehiakorra
2. Material berriak eta egitura konplexuak
3. Produkzio bitarteko adimendun eta seguruak
4. Sistema ziber-fisikoak, fabrikazio adimenduna, lankidetzakoa eta banatua bilatzeko
5. Negozio eredu berriak eta balio erants handiko zerbitzuak

Eskaera aurkezteko epea

2016ko maiatzaren 13tik ekainaren 13ra arte, biak barne

Deialdia oraindik ez da argitaratu (laster GAOn)

Goian eta eskubian dagoen sarrera erabili “Internet bidezko eskaera”.

Erakundearen ardura izango da berak emandako posta elektronikoen helbideen funtzionamendu egokia; izan ere, eskaerari buruzko komunikazioa posta elektronikoz egingo da batez ere

info +

Sarrera hau Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea kategorietan argitaratu da eta , , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude