Programa honek laguntza batzuk artikulatuko ditu, industriaren bilakaera sustatzeko, eta lortzeko industria aurreratuagoa, lehiakorragoa eta interkonektatuagoa, baina baita ere parte-hartzaileagoa eta inteligenteagoa. Helburu horrekin diseinatu da programa berri hau, eta hartzaile izango ditu jada testuinguru horretan lan egiten duten enpresak, produktu, ekipamendu eta tresna berriak garatzen ari direnak, Fabrikazio Aurreratuaren eta 4.0 Industriaren merkatuari begira.
Epea: Eskaerak aurkezteko epea 45 egun naturalekoa izango da, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean aurkeztu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita. Epearen azken eguna egun baliogabea bada (larunbata, igandea edo jaiegun izendatutakoak), hurrengo egun baliodunera luzatuko da epea.