06

mai / 2016

Gipuzkoa Industria 4.0: produktuen eta zerbitzuen garapena (I+G+b)

Gipuzkoako Foru Aldundiko laguntza, beka eta diru laguntzen atariaEnpresentzako diru laguntzak, guztira: 700.000 €

Ekonomia Suspertzen laguntzeko “Gipuzkoa Industria 4.0: produktuen eta zerbitzuen garapena” programa.

Fabrikazio aurreratuaren eta 4.0 industriaren merkatura zuzentzen diren produktu, teknologia edo aplikazio berriak garatzera zuzendutako proiektuak. Proiektuak garapen esperimentaleko kategorian sartuko dira, kontuan hartuta Europar Batzordeak definitzen duena, hain zuzen, diru laguntza programa honen araudiaren 1. oinarrian azaltzen dena.

Eskaera aurkezteko epea:

2016ko maiatzaren 7tik ekainaren 7ra arte, biak barne.

Goian eta eskubian dagoen sarrera erabili “Internet bidezko eskaera”.

Erakundearen ardura izango da berak emandako posta elektronikoen helbideen funtzionamendu egokia; izan ere, eskaerari buruzko komunikazioa posta elektronikoz egingo da batez ere

Entitate onuradunak

– Egoitza soziala eta fiskala Gipuzkoan duten enpresa eta ondasun erkidego gipuzkoarrak.

– Langile kopurua: gutxienez 10 pertsona lanaldi osoz eta Oinarri Teknologikoko Enpresa Berrien kasuan gutxienez 6 pertsona.

Diruz lagundu daitezke

Hauekin lotutako produktu edo zerbitzuen garapena:
– Negozio kudeaketa eta kontrola, eta negozio eredu berriak (serbitizazioa,…)
– Ekoizpen prozesuaren kudeaketa eta kontrola
– Bitarteko produktiboen garapena, Industria 4.0 produktuetarako
– Industria 4.0 produktuak.
– Konektagarritasuna eta mugikortasuna
– Zibersegurtasuna
– Big Data
– Konputazioa eta lainoa
– Errealitate handitua eta errealitate birtuala
– Robotika aurreratua
– Low-end eta embedded sistema eta sentsore adimendunak
– Ikusmen artifiziala, 3D ikuskapena eta neurtze aurreratua
– Fabrikazio gehigarria eta 3D inpresioa
– Prozesuen eta produktuen trazabilitate teknologiak

Gastu lagungarriak: barruko langileria gastuak eta azpikontratazioak

Proiektuak gutxienez 30.000 euro izango ditu diruz lagundu daitezkeen gastuen aurrekontuan. Oinarri Teknologikoko Enpresa Berrien kasuan, gutxieneko zenbateko hori 15.000 euro izango da.

Aurkeztu behar diren agiriak

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Laguntzen portzentajeak eta gehieneko zenbatekoak

– Diruz lagundu daitekeen kostuaren % 25
– Enpresa ertaina bada % 35
– Enpresa txikia bada % 45

Gehieneko zenbatekoa: 150.000 €.

Hautapen prozedura bakarra

Eskaerak irizpide orokor hauei jarraikiz baloratuko dira:
– Eskaera egiten duen erakundearen profila: 30 puntu arte
– Proiektuaren ezaugarriak: 30 puntu arte
– Proiektuaren bultzada-gaitasuna: 30 puntu arte
– Beste batzuk: 10 puntu arte

Programa honen araudia

Oinarri arautzaileak, 2016ko maiatzaren 6ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean

Edozein zalantza argitzeko

– Jesus Mª Eizagirre jeizagirre@gipuzkoa.eus  943 113 989
– Izaskun Nosellas   inosellas@gipuzkoa.eus  943 113 190

Eta Berrikuntzako Zuzendaritza Webgunean

Sarrera hau Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea kategorietan argitaratu da eta , , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude