03

api / 2020

Gipuzkoako Bazkundearen ekimenta gertuko merkataritzari laguntzeko

Gipuzkoako Bazkundea oso sentikorra da gure merkataritza-sektorea egun bizi duen egoera larriaren aurrean eta laguntza ekimen bat plazaratzea erabaki du Gipuzkoarrak gure dendetan eros dezaten online bidea erabiliz. 

Horretarako Gipuzkoako Bazkundeak lurraldeko merkataritza-enpresen direktorio bat sortuko du euren salmenta aktibitatea etxez etxeko zerbitzu bitartez egin dezaketen merkatarientzat eta gertuko merkataritzaren aldeko mezu bat zabalduko du gure dendetan online bidea erabiliz kontsumitzeko. 

Direktorio honetako kide izan nahi baduzu, eta zure saltokiari ikusgarritasuna eman nahi badiozu, urrats hauek baino ez dituzu egin behar:

  • Estekaren bidez erantsitako GALDETEGIA BETE.
  • Gipuzkoako Bazkundeari, korreo elektroniko baten bidez, zure enpresaren datuak haren webgunean eskuragarri egongo den direktorioan sartzeko baimena eman.
  • Jasotzen diren eskaerei zerbitzua emateko konpromisoa hartu; hau da, eskaerak jaso eta horiei erantzuna emateko konpromisoa.

Bezeroek erosketak on-line, telefonoz edo posta elektronikoz egiteko aukera izango dute.

Informazio gehiago behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan:

    943 000 315

    comercio@camaragipuzkoa.com    

Sarrera hau Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea, Ekintzailetza-Emprendizaje, Enpresa-kudeaketa, Merkataritza-Comercio kategorietan argitaratu da eta , , , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude