Deialdi honen xede diren diru laguntzak emateko oinarri arautzaileak ondoko araudian jasotzen dira: Gipuzkoako Lurralde Historikoan erlezaintza sustatzeko laguntzei buruzko 2014ko martxoaren 4ko 7 /2014 Foru Dekretua. Foru dekretu horrek arautzen ditu, Gipuzkoako Lurralde Historikorako, 2014-2016 aldiko erlezaintza programan erlezaintzako produktuen ekoizpen eta merkaturatze baldintzak hobetzeko aurreikusitako laguntzak, araututa daudenak Euskal Autonomia Erkidegoko erlezaintzarentzako laguntzei buruzko 2005eko otsailaren 15eko 30/2005 Dekretuan.
Aurkezteko epea: 2016/03/31