09

mar / 2017

Gipuzkoako Lurralde Historikoko basoak zaindu, hobetu eta ugari­tzeko diru lagun­tzen oinarri arau­tzaileak eta 2017ko deialdia.

Diruz lagundu daitezkeen inber­tsioak eta jarduketak.

Ondorengo hiru neurritan zehaztutako inber­tsioak eta jarduerak lagungarriak izango dira:

  1. 04 neurria: Aktibo fisikoetan egindako inber­tsioak. Neurri honen barruan ondoko azpineurriak sar­tzen dira:

a)  04.3 azpineurria: Azpiegiturak egitea basogin­tza gara­tzeko, moderniza­tzeko edo egoki­tzeko.  08 neurria: Inber­tsioak, basoguneak ugari­tzeko eta basoen bideragarritasuna hobe­tzeko. Neurri honen barruan ondoko azpineurriak sar­tzen dira:

a)  08.1 azpineurria: Baso-sar­tzea eta baso azalera sor­tzea.

b)  08.2 azpineurria: Nekazari­tza eta basogin­tzako sistemak ezar­tzea.

c)  08.3 azpineurria: Suteek, natur hondamendiek eta zorigai­tzek eragindako kalteei aurre har­tzeko lagun­tza.

d)  08.4 azpineurria: Suteek, natur hondamendiek eta zorigai­tzek eragindako kalteak konpon­tzeko lagun­tza.

e)  08.5 azpineurria: Baso ekosistemak egoki­tzeko gaitasuna eta ingurumeneko balioa handi­tzeko inber­tsioak.
f)  08.6 azpineurria: Basogin­tzako teknologietarako eta baso produktuak eralda­tzeko, mobiliza­tzeko eta merkatura­tzeko inber­tsioak.

  1. 15. neurria: Baso ingurumeneko zerbi­tzuak, klima zerbi­tzuak eta basoen zain­tza. Neurri honen barruan ondoko azpineurriak sar­tzen dira:

a)  15.1 azpineurria: Basoen ingurumen balioa handi­tzen duten landaketen kudeaketa.

b)  15.2 azpineurria: Kanpoko espeziez osatutako baso landaketen ordez bertako basoak landa­tzea.

c)  15.3 azpineurria: Bertako basoen kon­tser­bazioa.

I ATALA.   04 NEURRIA: Aktibo fisikoetan egindako inber­tsioak. Diruz lagundu daitezkeen jarduerak, zenbatekoak eta ehunekoa, onuradunak, baldin­tza bereziak eta lehentasun irizpideak.

  1. oinarria.   04.3 azpineurria: Azpiegiturak egitea basogin­tza gara­tzeko, moderniza­tzeko edo egoki­tzeko.
  2. Diruz lagundu daitezkeen jarduerak:

Azpiegiturak egiteko inber­tsioak eta gastuak, baso sektorea gara­tzeko, moderniza­tzeko edo egoki­tzeko:
— Baso bideak eraiki eta hobe­tzea.

Eskaerak aurkezteko epea.

Diru lagun­tzen eskaerak baso ustiategiari dagokion eskualdeko nekazari­tza bulegoan aurkeztuko dira. Aurkezteko epea deialdia argitaratu eta bi hilabete bete ondoren bukatuko da.

info +

LOGO MEDIO RURAL GIPUZKOA bilaketarekin bat datozen irudiak

Sarrera hau Ekintzaile-komunitatea, Enpresa-kudeaketa kategorietan argitaratu da eta , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude