Gipuzkoan kulturaren edozein arlotan jarduerak eta proiektuak burutzeko, egitasmo finkoak dituzten irabazi asmorik gabeko kultur elkarteei zuzendutako dirulaguntzen 2020ko deialdia (OREKA).
Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte, Gipuzkoan zerga eta sozietate helbidea duten eta jarduera egitasmo finkoak dituzten kulturaren alorreko irabazi asmorik gabeko elkarteek, baldin eta zuzenean garatzen badituzte lurraldean eragina duten jarduerak eta esparru hauetan kokatzen direnak:
— Kulturaren edo artearen alorreko Federazio eta tankerako elkarteak, gutxieneko eremua Gipuzkoa dutenak.
— Artearen eta kulturaren esparru baten, musika, antzerkia, dantza, ikus–arteak, literatura, gogoeta edo kultur ondarea beste batzuren artean, lan egiten duten errotutako elkarteak