Nork har dezake parte?
- Parte hartuko duten pertsona fisiko edo juridikoek egiaztatu beharko dute gipuzkoarrak direla eta adinez nagusiak direla. Taldeen kasuan, kide guztiek egiaztatu beharko dituzte lehiaketan parte hartzeko baldintzak.
- Aurreko baldintzak ziurtatuko dira Identifikazio Fiskaleko Txartelaren edo NAren kopiaren edo urte bete baino gehiagoko antzinatasuna egiaztatzen duen errolda ziurtagiriaren bitartez.
- Ezingo dute parte hartu administrazio eta entitate publikoek (unibertsitatea salbuetsita), ezta horiek partaidetzaren gehiengoa duten enpresek ere.
Zer produktu aurkez daitezke?
- Aplikazioak amaituta egon behar dute, eta ezin dute urtebete baino gehiago eraman merkatuan oinarriak argitaratzen direnetik. Lehiaketara aurkezteko unean, euskaraz gutxienez erabiltzeko moduan egongo dira.
- Ezin izango dira aurkeztu lehiaketa honen aurreko edizioetan aurkeztu ziren aplikazioak.
- Parte hartzen duten pertsona eta entitateek bermatuko dute lehiaketan aurkeztutako aplikazioen garatzaileak direla.
Oinarri arautzaileak
Aurkezpen modua eta tokia
Pertsona edo entitate bakoitzak aplikazio bat baino gehiago aurkez dezake baina banakako hautagai gisa.
Aurkezteko epea
2016ko uztailaren 2tik irailaren 18ra arte (biak barne)