14

uzt / 2016

Gizarte-ekonomiako enpresetan laguntza teknikoa emateko diru-laguntzak

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak.

1.– Agindu honen ondorioetarako, honako hauek jotzen dira laguntza teknikoko ekintzatzat:

a) Urteko kudeaketaren plangintza eta planaren ezarpena.

b) Ordezkaritza handiena duten gizarte-ekonomiako erakundeek aldez aurreko derrigorrezko azterlan ekonomiko eta finantzarioa egitea, haien erakunde elkartuei bermeak emateko.

c) Kostua kalkulatzeko eta kontrolatzeko metodoak egin eta ezartzea, edo aginte-taula oso bat ezartzea, Euskadin ordezkaritza duten erakundeen aldetik euren elkartuei eman beharreko zerbitzuen antolakuntzatik eratorriak, legeak eta/edo estatutuak betetzeko. Artikulu honetan jasotako bi kudeaketa-tresnetako batek soilik jaso ahal izango du diru-laguntza, erakunde eskatzaile bakoitzeko.

d) 2016ko ekitaldian gizarte-ekonomiako enpresak sortzeko laguntzen programan onuradun diren 10 langiletik beherako kooperatiben eta lan-sozietateen merkataritza-kudeaketarako berariazko aholkularitza.

e) Zailtasunak dituzten enpresak suspertzeko plantzat hartzen diren ekintzak egitea. Gomendio zehatzak jasoko ditu enpresaren lehiakortasuna hobetzeko eta, hala badagokio, finantzaketa lortzeko.

2.– Ekintzek 2016. urtean izan beharko dute hasiera. Aurreko paragrafoko b) idatzi-zatiko ekintzei dagokienez, honako hau hartuko da ekintzaren hasiera-datatzat: ordezkaritza handiena duten gizarte-ekonomiako erakundeek beren erakunde elkartuei bermeen prestazioa egingo dien erakundearekin hitzarmena sinatzen duten eguna.

Aurkezteko epea: 2016/09/15

info +

Sarrera hau Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea kategorietan argitaratu da eta , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude