05

uzt / 2016

Gizarte-ekonomiako enpresetara bazkideak sartzeko laguntzak

Agindu honetan aurreikusitako laguntzak diru-laguntzatzat joko dira, eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 31. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, diru-laguntzen gastuek honako helburu hauek izango dituzte:

a) Langabeak kooperatiba-sozietateko edo lan-sozietateko forma juridikoa duten enpresetara sartzea, bazkide langile edo lan-bazkide mugagabe gisa.

b) Besteen konturako lan-kontratua duten eta bazkide ez diren jarduneko langileak sartzea kooperatiba-sozietateko edo lan-sozietateko forma juridikoa duten enpresetara, bazkide langile edo lan-bazkide gisa.

c) Desgaitasuna duten pertsonak bazkide langile edo lan-bazkide gisa enpresaratzea.

d) Nekazaritzan, abeltzaintzan, basogintzan eta jarduera mistoetan diharduten ustiategien titularrak nekazaritza-kooperatibetan sartzea, bazkide gisa.

INFO +

Sarrera hau Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea kategorietan argitaratu da eta , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude