Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuaren helburuetariko bat da borondatezko zerga obligazioak bete daitezen sustatzea, eta horretarako funtsezkoa da zergadunek egin behar dituzten tramiteak eta betebeharrak modu argian eta ulergarrian izatea.
Ildo honi jarraituz, Departamentuak Autonomoen, ETE-en eta Mikroenpresen 2016ko zerga gida egin du. Bertan jasotzen dira jarduera enpresarialak eta profesionalak hasi, aldatu eta amaitzeko izapideak.
Zure ekarpenak edo iradokizunak Gertubide zerbitzutik bideratu ditzakezu, gidako edukiak etorkizunean ere hobetzen jarraitzeko.
Informazio gehiago:
- 2016ko autonomoen zerga gida. Euskarazko argitalpena (PDF)
- 2016ko autonomoen zerga gida. Argitalpen elebiduna (PDF)