Diru-laguntzak Arautzeko Ordenantza eta honi dagozkion eranskinak behin betiko onartuak izan zirenez, zeinak, 2004ko abuztuaren 2ko 146 zenbakia duen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuak izan baitziren.
2005eko uztailaren 5ean, goian aipaturiko diru-laguntzak Arautzeko Ordenantza Orokorreko 4.1 artikuluaren aldaketa behin-betiko onartu zenez.
Hondarribiko Udalbatzak 2016ko ekainaren 23ko bilkuran, dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak onartu ditu, eraikinen ikuskapen Teknikoa (E.I.T.) eta ikuskapen horren ondoriozko obrak egiteko.
Alkatetza-Lehendakaritza honek, hauxe
EBATZI DU
Lehendabizi. Hirigintza Departamentuko diru-laguntzak Eraikinen Ikuskapen Teknikoa egiten laguntzekoak (E.I.T.) eta ikuskapen tekniko horren ondoriozko obrak egiten laguntzekoak, deialdia egitea, 2016ko ekainaren 23an Udalbatzak onartutako Oinarrien arabera.
Bigarren. Ondoko baldintzak bete beharko dira diru-laguntza jaso ahal izateko: Elkargoaren titulartasuneko Eraikinaren Ikuskapen Teknikoaren txosten–galdetegia eta diktamena ematea; beharrezko dokumentazio eta zuzendaritza teknikoa aurkeztea; Ikusketa-diktamenean zehaztutako obrak egitea, eta obrak eraikineko osagai komunei eragitea; eta diktamena eta obren zuzendaritza eta burutzapena 2017. urtean eta aurrekontu aurreikuspena amaitu bitarteko epean egitea.
Hirugarren. Emango diren diru-laguntzen kopurua 60.000 €koa izango da, gehienez, A-3166/17 aurretiko baimenaren gain.
Laugarren. Eskaerak aurkezteko epea, iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hilabete 1.
Bosgarren. Diru-laguntzak eskuratu nahi dituzten Jabekide Elkargoek ondoko dokumentazioa aurkeztu beharko dute BAZ bulegoan jendaurreko ordutegian:
a) Araututako diru-laguntza eskabidea, A Eredu moduan doan agiria, behar bezala beteta.
b) Nortasunaren egiaztagiria (kasu bakoitzean dagokiona: NAN, estatutuak, eraketa eskriturak dagokion erregistroan inskribatuak, erregistroan emandako ziurtagiria etab.).
c) Identifikazio Fiskaleko Kodearen fotokopia.
d) Banketxe edo aurrezki kutxak emandako agiria, urte horretan kontu korrontearen titularra bera dela egiaztatzen duena.
e) Eusko Jaurlaritzaren ebazpenaren jakinarazpena, bertan adierazita eraikina osorik edo zati batean birgaitzeko diru-laguntza eman zaiola.
f) Eraikinen Ikuskapen Teknikoaren dokumentua, E.I.T.a.
g) Obretarako Lizentziaren kopia.
h) Eusko Jaurlaritzen ebazpenaren jakinarazpena; bertan onartuta azalduko delarik elkargoaren jabetzarako birgaitze bakandu edo integraturako laguntza.
i) EITaren arabera epe ertainean programatuak diren jarduketetan, obren memoria deskribatzailea aurkeztuko du.
j) Gabeziak konpondu izanaren egiaztagiria eta obren azken egiaztagiria, behar bezala ikuskatua beharrezkoa den kasuetan, edo obren proiektu teknikoa beharrezkoa ez den kasuetan, EITari buruz indarrean dauden xedapenetan araututako eredu ofizialera egokitutako gabeziak konpondu izanaren egiaztagiria.
k) Esku-hartzearen gastuen zerrenda sailkatua, eta bertan hartzekoduna, agiria, zenbatekoa, egiaztagiria egin zenekok data, eta ordainketa data adierazita.
l) Eusko Jaurlaritzak ebatzitako egindako obraren ziurtagiria.
Seigarren. Diru-laguntza eskaerak eta dagozkion dokumentazioa B.A.Z. (Biztanleen Arreta Zerbitzua) bulegoetan aurkeztuko dira, Hondarribian, Kale Nagusiko 20 zenbakian.
Zazpigarren. Hirigintza departamentuko teknikariek aztertuko dituzte eskaerak eta Hirigintza Batzordeak egingo ditu horien proposamenak; ondorena Alkatetzara igorriko dituzte, ebazteko eskumena duen organoa baita.
Zortzigarren. Ez du Eskaera berritzeko aukerarik izango.
Bederatzigarren. Gainontzeko guztian, indarrean dagoen araudiak xedatutakoa beteko da, hau da: Indarrean dagoen diru-laguntzak Ematea Arautzen duen Udal Ordenantza; azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra, Diru-laguntzei buruzkoa, eta horrekin lotutako gainerako araudia.
Hondarribia, 2017ko abenduaren 14a.—Txomin Sagarzazu Ancisar, alkatea. (9012)