26

abu / 2016

HONDARRIBIAN EKINTZAILE ETA ENPRESENTZAKO IKASTAROAK, PUNTALEKO ENPRESA GUNEAN

20160609113220875HONDARRIBIA ABIAN martxan jarri zenetik Udala Hondarribiko alor tradizionalen arteko lehiakortasuna sustatzeko ari da lanean, eta jarduera alor berriak bultzatzen ari da. Enpresa ehuna garatzeko beharrezkoa da ekintzaileei, prozesu honetan osagai nagusia diren aldetik, baliabideak lagatzea eta laguntza ematea. Testuinguru horretan dago txertatua proiektu hau.

Helburua jokaera ekintzailea ernaraztea edota ekintzaileak erakartzea negozio eredu berritzaile eta sortzailea duten aldetik, enpresa Hondarribian ezar dezaten, ahal dela Hirigune Historikoan, merkataritza dinamismoa pizteko eta gainerako sektoreekin jarduteko.

Berrikuntza zera da, lehenengo aldiz ekimena udalerrian bertan egingo dela. Formazioa “PUNTALA BIZIRIK” Enpresa Gunean emango da –gunearen kudeaketa Bidasoa Bizirik erakundeak egiten du-. Gainera, programaren koordinazioa Bidasoa bizirik erakundeko Autoenplegu Departamentutik eta Enpresa Gunetik egingo da.

Ekintza hauen onuradunak Hondarribian enpresa jarri nahi duten pertsona ekintzaileak eta sendotze fasean dauden enpresak izango dira. autoenplegu proiektuarekin edo negozio ideiarekin lotura duen edozein gai aztertu, ezagutu edo konpontzeko formazioa edo aholkularitza beharra duten ekintzaileei begira dago pentsatua proiektua.

Informazio gehiago, Bidasoa Bizirik-en 943633937 – eposta: empresas@bidasoa-activa.com

Ikusi agenda

logo hondarribia +habian + bbizirik

Sarrera hau Ekintzaile-komunitatea, Enpresa-kudeaketa, Formakuntza, Ikastaroak eta tailerrak kategorietan argitaratu da eta , , , , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude