15

aza / 2013

Irun Ekintzan Sarien lehen edizioa

Reconocimiento a la innovaciónIrun Ekintzan Sarien lehen edizioa ostegun honetan burutu dira Ficoban. Aurkeztutako 26 proiektuen artetik 3ak jaso dute saria hiru kategoriatan: 5 urte baino gehiago dituen enpresako proiektu berritzaileari saria; 5 urte baino gutxiago dituen enpresa gazteko proiektu berritzaileari saria, eta azkenik, ideia enpresarial berritzaileari saria. Berrikuntza maila eta heldutasuna, beste eragile batzuekin izandako elkarlana, mugaz gaindiko eta nazioartekotzeko bokazio argia, eta nazioarteko nahiz bertako merkatuetan Irunen irudia hobetzeko gaitasuna kontuan hartuz, HLC SB DISTRIBUCIÓN SL enpresa izan da kontsolidatutako enpresa berritzailearen kategoriako irabazlea, enpresa hau bakarra baita Europa mailan bere alorrean. Skate munduko produktuen ekoizpen eta banaketan hamar urte baino gehiago daraman enpresa da. Honez gain, duela urtebete gama altuko longboard profesionalen ekoipzpenarekin hasi ziren, hortik proiektu espezializatuak garatuz.

A3+1 ALIANZA ESTRATÉGICA SL eta POLIESTER GABIRIA SA enpresek epaimahaiaren aipamen berezia jaso dute. Lehen proiektuaren kasuan, asko baloratu da hiru enpresa batu izana; bigarrenaren kasuan berriz, proiektuaren anbizioa eta enpresaren apustu handia.

 EKONEK SL enpresak irabazi du enpresa berritzaile gaztearen saria bere berrikuntza mailarengatik, hazkunderako nahiz nazioartekotzeko duen potentzialitatearengatik eta Irunen irudia maila nazionalean nahiz nazioartean hobe dezakeelako. Bere helburua azpiproduktuen eraldatzearen konbertsio amaitua eskaintzea da, baliozko produktuen kasuan. Beste aldetik, ECOGIM TECNOLOGÍAS SL enpresak aipamen berezia jaso du berrikuntza maila altuarengatik eta hazkunderako duen potentzialitatearengatik.

 Azkenik, proiektu ekintzailearen saria ASOCIACION ESTUDIANTIL KMON (GRADO LEINN DE MU) organizazioak eraman du, proposamenaren kalitatearengatik, bere gogoberotasunarengatik eta izpiritu ekintzailearengatik.  Mondragon Team Academy taldeko partaideak dira ikasleak, eta euren proiektu sarituak merkataritza lokala bultzatzeari buruz dihardu, plataforma web elebidun bati esker marketin online-a ahalbidetuz.

 Epaimahaia berrikuntzaren, hezkuntzaren eta enpresaren alorrean esperientzia handia duten profesional ezagunek osatu dute: Marisa Arriola Bic Berrilaneko gerentea, Jose Miguel Ayerza Adegiko idazkari nagusia, Txema Villate Innobasqueko zuzendari orokorra, Patxi Noblia Sokoako Zainketa Kontseiluko presidentea, Guillermo Dorronsoro IK4 lehendakariordea eta Deustuko Unibertsitateko dekanoa eta Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko Enpresa Zientzien Fakultateko dekanoa. Marisa Arriolaren hitzetan, 26 proiektuak benetan gogoan hartzeko modukoak izan dira, “proposamenen kalitatea eta garapenerako gaitasuna oso altua izan baita”

 Jose Antonio Santano, Irungo alkatea, pozik agertu da proiektu irabazleen nahiz aurkeztutako proposamen guztien kalitatearen aurrean: “Badakigu Irun etengabeko bidea ari dela egiten proiektu enpresarial berritzaileekin eta kalitate honetako proposamenak jasotzeak bide onetik goazela adierazten digu. Irunen negozioaren eta berrikuntzaren ekosistema bat eratuko dugu ideiarik berritzaileenak dituzten enpresa ezberdinetako errealitateak modu positiboan partekatzeko. Izan ere, gure hiriak beste urrats bat eman nahi du garapen ekonomikoan, hala nazioarteko ikuspegia duen herri berritzaile bilaka dadin”. 

“Irun On” ekimenaren barnean txertaturiko Sariketa

 Irun Ekintzan sarien banaketa Irun On ekimenaren barnean ospatu da, hau da, Irun ekonomikoki aktibatzeko planaren barnean. Horren baitan hainbat ekintza egingo dira hiria inbertsio enpresarialentzako leku erakargarri bezala ezagutzera emateko, baita ekitaldiak ospatzeko nahiz turismorako gune apropos bezala saltzeko ere. Izan ere, Irungo Udalak berrikuntzaren alde egin nahi du, horixe izango delakoan garapen ekonomikoa bultzatzeko eta enplegua sortzeko giltzarria.

 

This entry was posted in Ekintzaile-komunitatea. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude