Nekazaritzako elikagaietan oinarritutako lurraldeko ekonomiari bultzada
Nekazaritzako elikagaien II Mugaz Gaindiko Foroa egingo dute otsailaren 27an
- Nekazaritzako elikagaien sektorea berritzeko eta sustatzeko ekintzak aurkeztuko dituzte.
- Enpresen arteko topagunea izango da
- Irungo, Hondarribiko eta Ipar Euskal Herriko produktuen erakusketa egongo da
Nekazaritzako elikagaien II Mugaz Gaindiko Foroa egingo dute otsailaren 27an Ficoba erakustazokan. Irungo eta Hondarribiko Udalek antolatu dute, Bidasoa Bizirik-en bidez, Agglomération Sud Pays Basque erakundearekin elkarlanean.
Mugaren bi aldeetako nekazaritzako elikagaien sektoreko enpresei zuzendutako ekimena da: ekoizleak, banatzaileak, sektorearekin harremana duten profesionalak…
Nekazaritzako elikagaien sektorea sustatzeko eta babesteko ekintzen eta planen inguruan hitz egingo dute. Proiektu eta zerbitzu berritzaileak ere aztertuko dituzte: marketing, e-commerce, packaging etab.
Sektoreko enpresen topagunea ere izango da. Haien produktuak eta zerbitzuak ezagutuko dituzte, eta kolaborazio enpresarialak martxan jarri ahal izango dituzte.
Irungo, Hondarribiko eta Ipar Euskal Herriko tokiko produktuen erakusketa txiki ere bat egingo dute: Bakailaoa, esnea, haragia, barazkiak olioa, ogia, sagardoa txakolina etab. Iñigo Lavado sukaldariaren laguntzarekin, aperitiboa prestatuko dute enpresa parte hartzaileen produktuekin.