05

ots / 2015

IKT 2015-Euskara eta teknologi berriak (webguneak, softweara)

2015ean Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan euskara sustatu, garatu edota normalizatzeko diru-laguntzen deialdia.

 Programak edo jarduerak egikaritzeko epea.

Laguntza deialdi honek 2015ean burutuko diren egitasmoak baino ez ditu gogoan hartuko. Hori dela-eta, deialdi honetara biltzen diren egitasmoak gauzatzearen ondorioz eskaini, eman edota gizarteratu beharreko jardunak, zerbitzuak eta produktuak 2015eko abenduaren 31 baino lehen eskaini, eman eta gizarteratuko dira.

Diruz lagun daitezkeen egitasmoak eta kopuruak.

1.– Honako hauek dira laguntza-mota honetara bil daitezkeen egitasmoak eta multzo bakoitzerako aurreikusitako diru-laguntza kopurua:

Euskarazko atari edo webguneak:

ET1. Euskarazko atari edo webgune berriak sortzea. (150.000 euro).

ET2. Aurretik abian dauden sareko hedabideen webguneetan funtzionalitate berriak gehitzea eta webgune horiek gailu mugikorretarako egokitzea. (80.000 euro).

ET3.– Aurretik abian dauden euskarazko gainontzeko webguneak zerbitzu, funtzionalitate eta eduki berriz hornitzea eta hobetzea, hala nola webgune horiek gailu mugikorretarako egokitzea. (204.000 euro).

Softwarea euskaraz:

ET4.– Softwarea euskaraz sortzea, euskarazko softwarea eguneratzea, edota euskarara lokalizatzea (373.500 euro).

info +

This entry was posted in Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude