19

uzt / 2017

[Ikus-entzunezkoa] ikus-entzunezkoen arloan proiektuen garapenaren aldeko diru-laguntzak (2017)

Agindu honen xedea 2017ko ekitaldian zehar zinemarako, telebistarako eta multimediarako proiektuen garapenaren alde diru-laguntzak emateko deialdia egin eta horretarako baldintzak ezartzea da. Hau joko da «proiektuen garapentzat»: ikus-entzunezko edota multimedia ekoizpen baten prestaketa eta diseinua, produkzio-fasearen beraren aurretik egin behar diren operaziotan zentratua eta 2017 eta 2018 urteetan zehar egingo direnak.

Hautatuak izateko, proiektuek honako generoetako batean sailkatuta egon behar dute eta horien guztizko iraupenak ezingo du adierazten dena baino gutxiago izan.

– Zinema edota telebistarako lanak:

a) Fikziozkoak (banakako proiektuak eta sailak): 50 minutu.

b) Animaziozkoak (banakako proiektuak eta sailak): 50 minutu banakako proiektuetan eta 25 minutu sailetan.

c) Sortze-dokumentalak (banakako proiektuak eta sailak): 50 minutu banakako proiektuetan eta 25 minutu sailetan.

– Multimedia-lanak: eduki artistiko eta kulturaleko proiektuak. Proiektu mota honek ez du gutxieneko iraupenik.

Film laburrak deialdi honetatik kanpo geratuko dira.

info +

Sarrera hau Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea kategorietan argitaratu da eta , , , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude