09

abu / 2018

Indartu 2018: Enplegua sortzeko inbertsio produktiboa egingo duten enpresentzako diru-laguntzen programa, Euskal Autonomia erkidegoko Nerbioi itsasadarraren ezkerraldea eta Oiartzualdea indartzeko

Agindu honen xedea da Nerbioi itsasadarraren ezkerraldean eta Oiartzualdean eta Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batez bestekoaren % 20tik gorako langabezia-tasa duten beste udalerri batzuetan ekoizpen-inbertsioak egiten dituzten eta eremu horietako lehiakortasun-hobekuntza eta garapen ekonomikoa eragiten duten enpresentzako 2018ko ekitaldirako diru-laguntzak arautzea eta horretarako deialdia egitea, betiere hurrengo artikuluetan jasotzen diren terminoetan.

Erakunde onuradunak.

1.– Honako enpresa hauek lortu ahal izango dituzte Agindu honetan jasotzen diren diru-laguntzak: enpresa handiek eta enpresa txiki eta ertainek (ETE), erauzketa, eraldaketa edo produkzioko industria-enpresak badira edo aurrekoekin lotutako zerbitzu tekniko aurreratuak egiten badituzte; eta zerbitzu logistikoen enpresak –garraioa salbu–, baldin eta diruz lagundu beharreko inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoko Nerbioi itsasadarraren ezkerraldean edo Oiartzualdean kokatuta badaude. Alderdi horiek Espainiarako 2014-2020 Eskualdeko Diru-laguntzen Mapa onesten duen Estatu Laguntzari buruzko Batzordearen 2014ko maiatzaren 21eko SA 38472 (2014/N) zenbakiko Erabakian identifikatuta daude.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batez bestekoaren % 20tik gorako langabezia-tasa duten udalerrietan (5.2 artikuluan adierazten dira), enpresa txiki eta ertainek (ETEek) egindako inbertsioek bakarrik jasoko dituzte diru-laguntzak.

3.– Mikroenpresa, enpresa txikiak eta enpresa ertainak (ETEak) 250 pertsona baino gutxiago dituzten enpresak dira, betiere horien urteko negozio-bolumenak 50 milioi euroak gainditzen ez baditu, edo urteko balantze orokorrak 43 milioi euroak gainditzen ez baditu.

ETEen kategorian, enpresa txikitzat jotzen dira, 50 langile baino gutxiago izanik, urteko negozio-bolumenean edota urteko balantze orokorrean 10 milioi euroko zenbatekoa gainditzen ez dutenak.

ETEen kategorian, mikroenpresatzat jotzen dira, 10 langile baino gutxiago izanik, urteko negozio-bolumenean edota urteko balantze orokorrean 2 milioi euroko zenbatekoa gainditzen ez dutenak.

Beste batzuekin elkartuta edo lotuta dauden enpresen kasuan, enpresa-taldeak bete beharko ditu baldintza horiek.

Oiartzualdea (Gipuzkoa), udalerri hauek osatua: Errenteria, Pasaia, Lezo, Oiartzun, Hondarribia, Irun eta Hernani.

Epea: 2018/09/28 (12etan)

info +

Sarrera hau Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea, Enpresa-kudeaketa kategorietan argitaratu da eta , , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude