17

mar / 2020

Iñigo Muguruza musika ikertzeko beka sortu du Irungo Udalak

iñigo muguruza bilaketarekin bat datozen irudiakMusikari irundar ezaguna hiriko Musika Eskolako gitarra elektrikoko lehen irakaslea izan zen, eta bertan aritu zen 25 urtez

Ekimenak euskal eremuan azken hamarkadetako musika modernoarekin lotura duten ikerketa-ekintzako proiektuen garapena sustatu nahi du.

Jose Antonio Santano Irungo alkateak, Rebeca Gonzalez Hezkuntza ordezkariak eta Kontserbatorioko eta Musika Eskolako presidenteak; Xabier Iridoy EAJ-PNV taldeko bozeramaileak, David Soto Elkarrekin Podemos – IU ezker Anitza taldeko bozeramileak, eta Jokin Melida EH Bildu taldeko bozeramaileak Iñigo Muguruza musika ikertzeko bekaren sorreraren berri eman dute ostiral honetan, prentsaurreko batean.  Aurkezpenean izan da Jabier ere, Iñigo Muguruzaren anaia eta artista.

Alkateak nabarmendu zuenez, “Beka hau Iñigo Muguruzaren omenez izatea nahi dugu, musikari egindako ibilbide eta ekarpenagatik.  Urte asko eman zituen arlo horretan ikerketa sustatzen, eta euskal panoraman eta gure mugetatik kanpo ospe handia lortu zuen.  Bekak, gainera, berea bezain garrantzitsua den ondarea belaunaldi berrien eskura mantentzeko balio du “.

Deialdi honen bidez, Irungo Udal Musika Eskola eta Kontserbatorioak azken hamarkadetako euskal musika modernoarekin zerikusia duten ikerketa-proiektuen garapena sustatu nahi du.

Parte-hartzea sustatze aldera, beka honen xedea taldeak, interpreteak, musika-gaiak, biografiak, errepertorioa, herri-musikaren irakaskuntza eta dibulgazioa ahalbidetuko duen material didaktiko-pedagogikoa, eragin soziologikoa, eragin ekonomikoa eta abar izan ahalko dira, betiere azken lau hamarkadetara mugatuta, eta euskal musikaren esparruan.

Ikerketa-lanak 8 hilabeteko iraupena izango du gehienez, ikerketa esleitzen denetik kontatzen hasita, eta amaierako emaitza edo entregatzekoa formatu-proposamen desberdinetara irekita egongo da: proiektua, prozesua edo ekintza (dibulgazio-materiala, lankidetza- eta/edo partaidetza-prozesuak ?).  Beka 8.000 eurokoa da.

Nori zuzentzen zaion

Beka hau pertsona fisikoek eskatu ahal izango dute, banaka edo horretarako sortutako taldeek.  Kasu horretan (nortasun juridikorik gabeko pertsona fisikoen taldeak), ikerketa-lanaren zuzendari arduradun bat izendatuko da.

Eskabideak eta gainerako agiriak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa  izango da , GAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera

info +

Sarrera hau Bekak, Ekintzaile-komunitatea, Ekintzailetza-Emprendizaje kategorietan argitaratu da eta , , , , , , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude