27

api / 2017

Innobideak-Kudeabide programa_2017

innobideak-kudeabide bilaketarekin bat datozen irudiakInnobideak-Kudeabide programaren helburua da euskal enpresen lehiakortasuna hobetzea, laguntza emanez kudeaketa aurreratuko printzipio, tresna eta metodologiak aplikatu eta ezartzeko.

Innobideak-Kudeabide programa (aurrerantzean Kudeabide) hiru fasetan garatuko den prozesu batekin hedatzen da: kontrastea eta ekintza plana (1. fasea), proiektu pilotuak (2A fasea) eta sendotze-proiektuak (2B fasea).

 Araudi honek Kudeabide programan sartzeko baldintzak eta prozedura ezartzen ditu, gutxienez 50 langile dituzten eta kudeaketa aurreratuko sendotze-proiektuak (2B) egin nahi dituzten EAEko enpresentzat, baldin eta jarduera hauetakoren bat egiten badute: erauzketa, eraldaketa, produkzioa edo aurrekoen produkzio prozesuarekin lotutako zerbitzu teknikoak eta informazio eta komunikazio gizartearen esparrukoak (IKT).

Bakar-bakarrik onartuko dira Euskaliten laguntzarekin eginiko hasierako kontrastearen txostenaren emaitzekin bat datozen edota enpresak aurkeztutako hasierako kontrastearen baliokide den kudeaketako diagnostiko batean behar bezala sailkatu eta justifikatuta dauden kudeaketa aurreratuko sendotze-proiektuak (2B).

Laguntzen izaera:

a.– Programa hau gauzatzerakoan eta ebazterakoan, publizitatearen, lehiaren eta objektibotasunaren printzipioak bete behar dira.

b.– Programa honek eta bertan arautzen diren laguntzek ez daukate norgehiagoka-prozedura bete beharrik.

c.– Programa honen bidez ematen diren diru-laguntzak itzuli beharrik gabeko fondo galdurako diru-laguntzak dira.

d.– Programa honen barruan emandako diru-laguntzek ez dute lotura zuzenik esportatutako kopuruekin, banaketa sare bat sortu eta ustiatzearekin, edo esportazio jarduerarekin lotutako beste gastu arrunt batzuekin.

Epea: 2017/09/28 (15:00etan)

info +

spri bilaketarekin bat datozen irudiak

Sarrera hau Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea, Enpresa-kudeaketa kategorietan argitaratu da eta , , , , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude