Deialdi honetako diru laguntzak Diputatuen Kontseiluaren 2016ko ekainaren 14ko Erabakiaren bidez (2016ko ekainaren 23ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 119. zk.) onartu ziren.
Enpresa onuradunak. (5 eta 49 langilego artean)
Aipatutako Erabakian onartutako oinarrien artean, bigarrenean xedatutako baldintzak betetzen dituzten enpresek lortu ahal izango dituzte deialdi honetan jasotako laguntzak.
Diru-laguntzaren xede diren jarduerak.
Diruz lagundu daitezkeen proiektuak hirugarren oinarrian adierazitako baldintzak betetzen dituztenak izango dira, beti ere jarduerak diru laguntza eskaera aurkeztu ondoren hasi beharko dira gauzatzen. Enpresa onuradunek bukatuta izan beharko dituzte diruz lagundutako jarduerak eskaeran adierazitako hasiera datatik hasita hamabi hilabete naturaleko epean eta, edozein kasutan, 2018ko irailaren 28a baino lehen.
Epea: 2017/09/29 (12etan)