27

api / 2017

«Innobideak-Lehiabide 2017» Programa

SALUDO MANOS bilaketarekin bat datozen irudiakPrograma honen helburua da (1) produktu, zerbitzu edota merkatuko dibertsifikazio estrategiak definitu eta planifikatzea edota (2) lehiakortasun-dimentsio handiagoa ekarriko duten operazioak definitzea, planifikatzea, aztertzea eta diseinatzea ahalbidetzen duten, eta, erakunde onuradunen lehiakortasun posizionamendua nabarmen hobetzen duten banakako nahiz lankidetzako proiektuak bultzatzea.

Araudi honen bidez finkatzen dira programaren baldintzak eta hartan parte hartzeko prozedura.

Laguntzen izaera:

a) Programa hau gauzatzerakoan eta ebazterakoan, publizitatearen, lehiaren eta objektibotasunaren printzipioak bete behar dira.

b) Programa honek eta bertan arautzen diren laguntzek ez daukate norgehiagoka-prozedura bete beharrik.

c) Programa honen bidez ematen diren diru-laguntzak itzuli beharrik gabeko fondo galdurako diru-laguntzak dira.

d) Programa honen barruan emandako diru-laguntzek ez dute lotura zuzenik esportatutako kopuruekin, banaketa sare bat sortu eta ustiatzearekin, edo esportazio jarduerarekin lotutako beste gastu arrunt batzuekin.

Epea: 2017/09/28 (15.00etan)

info +

spri bilaketarekin bat datozen irudiak

Sarrera hau Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea, Enpresa-kudeaketa kategorietan argitaratu da eta , , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude