20

mai / 2020

INPLANTALARIAK-SPRI

Inplantalariak zerbitzuko lantaldeak aholkularitza ematen die eskatzaileei eurentzat egokienak diren tresna teknologikoei buruz. Horietako gehienak doakoak dira, eta lagungarri dira negozioak prestatuago egon daitezen ondoko hauetarako:

  • Salmentak ugaritzeko; bitarteko digitalen bidez salmenta kanal berriak irekiz
  • Bezero berriak atzemateko; kanpaina zuzenduen bidez, enpresak sustatuz bezero potentzialek bilatzen dituzten tokietan
  • Bezeroekin digitalki elkarreragiteko, euren premiak ezagutzeko eta, horrela, euren eskaerei aurre hartzeko, eta zerbitzu bereizgarri batekin leialdu ahal izateko
  • Kostuak eta denborak aurrezteko; eskuz egiten diren zereginak edo zeregin errepikakorrak sinplifikatuz edo ezabatuz
  • Eraginkorrago izateko; lan kolaboratiborako eta telelanerako bitartekoak eta tresnak eskuratuz
  • Edozein tokitan bulego bat izateko, urruneko sarbideekin, bilera telematikoekin eta zereginen kudeatzaileekin, horrela lantaldeak edozein tokitatik zuzentzeko
  • Zerbitzua bizkortzeko; smartphone-ak bulego mugikor gisa erabiliz, eta zereginak automatizatuz gizakiaren esku-hartzerik beharko ez duten sentsoreekin edo aginduekin
  • Zure enpresa segurtatzeko, zibererasoen inpaktua saihestuz
  • Zure negozioa lehiakideengandik bereiziko duten teknologia gorakor berriak ezagutzeko, hala nola, errealitate birtuala (prestakuntza emateko edo makinen mantenimendua egiteko), mikroenpresei aplikatutako sentsoreak (energia eraginkortasuna lortzeko) edo piezen jarraipena egiteko gailuak.

Azken urteotan, EAEko 7.500dik gora mikro-enpresa eta autonomok arrakasta handiz probatu dituzte teknologia horiek. Teknologia horiei esker, salmentak ugaritu dira (kasuen % 37an), gehiago aurreztu da (kasuen % 45ean), barne-kudeaketa optimizatu denez, zerbitzu hobea eman zaio bezeroari (kasuen % 50ean), eta horrela bezeroa leialdu da (kasuen % 20an), bezero berri gehiago atzeman dira (kasuen % 60an) eta markaren irudia hobetu da (kasuen % 75ean).

Gaur egungo zerbitzuak doako saio telematikoak eskaintzen ditu (bideo-deia eta urruneko sarbidea), ardatz harturik enpresen digitalizazioan inpaktu handiena duten eta enpresari lehiakortasuna ematen dioten intereseko eremuak.

JASO IKTei BURUZKO AHOLKULARITZA DOHAINIK AHOLKULARI TEKNOLOGIKO BATEN ESKUTIK

INPLANTALARIAK zerbitzuak erabili ahal izateko, eskaera-inprimaki laburra bete behar duzu.

Sarrera hau Ekintzaile-komunitatea, Ekintzailetza-Emprendizaje, Enpresa-kudeaketa, Formakuntza, Ikastaroak eta tailerrak, Tecnología, Teknologia kategorietan argitaratu da eta , , , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude