08

urt / 2017

IRUN EKIN­TZAN SARIA ENPRESAKO BERRIKUN­TZARI

irunekintzan logo bilaketarekin bat datozen irudiakIRUNGO UDALA

Hiri bul­tzada, Ekonomia eta Ogasuneko Arloa

Iragarkia

Udal honetako Alkate-Lehendakariak 1.563 zk. ebazpena eman du, 2016ko irailaren 27an, eta honela dio haren xedapen zatiak:

1.  Onestea «Irun Ekin­tzan Saria enpresa berrikun­tzari» arau­tzen duten oinarri arau­tzaileak. Ebazpen honi eran­tsita doaz.

2.  Oinarri hauek argitara­tzea, azaroaren 17ko Diru-lagun­tzei buruzko 38/2003 Legeak xeda­tzen duena bete­tzeko, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (9. artikulua) eta baita ere udaleko www.irun.org web orrialdean.

Irun, 2016ko irailaren 28a.—Hiri bul­tzada, Ekonomia eta Ogasun Arloko zuzendaria.            (6728)

EPEA: 2017/01/20

IRUN EKIN­TZAN SARIA ENPRESAKO BERRIKUN­TZARI

OINARRI ARAU­TZAILEAK

Mundu gero eta aldakorrago batean, eta ohizko ereduak ­gutxienez berrikustea eska­tzen duen ekonomi krisizko koiuntura batean, berrikun­tza eta sormena fun­tsezko arda­tzak bihurtu dira hirietako ekonomi eta gizarte ehuna eraiki­tzeko.
Irungo Udala lanean ari da, Irun Ekin­tzan, Irungo ekonomia eta enplegua gara­tze­aren aldeko Ituna ekimenaren bidez, hirian kultura ekin­tzailea, sor­tzailea eta berri­tzailea susta­tzeko. Alde horretatik, Irunek, hiria den aldetik, bere egiten du berrikun­tza­ren eta sorkun­tza­ren erronka, inber­tsio ekonomikorako hiri lehiakorra eta erakargarria bihur dadin, per­tso­nen talentu sor­tzailea eta ekin­tzailea atxi­kiz.

Helburu nagusia da kultura berri­tzailea susta­tzea eta hiriko enpresa-ehuna moderniza­tzea, enpresako eremu guztietan eta hiriko ekonomi jardueraren sektore guztietan berrikun­tza bul­tza­tuz.

Horregatik guztiagatik, asmoa da Irun Ekin­tzan Saria Irunen hobe­tze, sor­tze eta berri­tze aldera gogor lan egiten duten enpresei aitorpena eta babesa emateko saria izatea.

1.  Xedea.

Oinarri hauen xedea da Irungo Udalak emango duen Irun Ekin­tzan Berrikun­tzari sariak arau­tzea.
2.  Eska­tzaileen betekizunak.

1.  Sozietate-egoi­tza eta/edo zentroa Irunen eduki­tzea.

2.  Enpresaren edozein alorretan eta deialdiaren ekitaldian, proiektu berri­tzaile bat abian jarri edo garatu.
3.  Ez egotea sartuta Diru-lagun­tzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorreko 13. artikuluan jasotako inongo inguruabarretan.

4.  Zerga-obligazioetan eta Gizarte Seguran­tza­rekiko eta Irungo Udalarekiko eguneratuta egotea.

3.  Emateko prozedura.

Sariak emango dira lehia konkurren­tzia lehiakorraren prozeduraren bidez erabakiko da.

4.  Balorazio irizpideak.

— Proiektuaren Berrikun­tza eta heldutasun maila, gehienez 30 puntu.

— Giza-taldea, gehienez 10 puntu.

— Teknologi maila eta I+G+b dedikazioa, gehienez 10 puntu.

— Lankide­tza-maila, gehienez 10 puntu.

— Enpresaren eran­tzu­kizun sozialean eragina, gehienez 15 puntu.

— Udalerriaren irudia hobe­tzea, gehienez 15 puntu.

— Mugaz gaindiko eta nazioarteko­tzeko bokazioa, gehienez 5 puntu.

— Proiektuaren aurkezpena, gehienez, 5 puntu.

5.  Kategoriak.

Onuradunen lau kategoria ezarri dira:

1.  Irun Ekin­tzan Saria berrikun­tzari, 20 langiletik gorako Irungo enpresaren­tzat.

2.  Irun Ekin­tzan Saria berrikun­tzari, 20 langiletik beherako Irungo enpresaren­tzat.

3.  Irun Ekin­tzan Saria berrikun­tzari, Irungo zerbi­tzu-enpresaren­tzat.

4.  Irun Ekin­tzan Saria berrikun­tzari, ideia berri­tzailearen­tzat.

6.  Espedientea izapide­tzea.

Ogasuna, Ekonomi Sustapena eta Plan Estrategikoa Arloko Ekonomialariak izapidetuko du espedientea.

7.  Deialdiaren erabakia.

Udaleko Alkate-Lehendakaria da deialdia erabaki­tzeko organo eskuduna.

8.  Erabaki­tzeko eta jakinarazteko epea.

Deialdiari buruzko erabakia hartu eta jakinaraziko da hautagaiak aurkezteko epea buka­tzen den hurrengo egunetik aurrera, sei hilabeteko epean gehienez.

9.  Beste lagun­tza eta diru-lagun­tza ­batzuekiko bateragarritasuna.

Sari hau, diru-lagun­tza­ren izaera duelako, bateragarria da irabazleak proiektu bera finan­tza­tzeko lor ditza­keen beste edozein diru-sarrerarekin. Muga bakarra izango da oinarri arau­tzaile hauei helduz emandako zenbatekoak inolaz ere ezin izango duela gainditu diruz lagundutako jardueraren kostua, berak bakarrik edo beste diru-lagun­tza, lagun­tza, diru-sarrera edo baliabide ­batzuekin batera.
10.  Ez bete­tzea.

Agerikoa bada espedientea izapide­tzeko aurkeztutako dokumentazioa fal­tsua dela, eska­tzailea baztertu egingo da berehala, eta, hala badagokio, onuradun-baldin­tza galduko du, eta baita ordaindu zaizkion zenbatekoak ere. Hori guztia, jardun horrek sor litza­keen eran­tzu­kizunen kalterik gabe.
Onuraduna sariak bana­tzeko ekitaldira ager­tzen ez bada, sarirako eskubidea galduko du automatikoki. Kasu horretan, hurrengo sailkatua izango da onuraduna, betiere epaimahaiak hautagai­tzen zerrenda hurrenkeratua ezarri badu 3. fasearen emai­tza­rekin.

11.  Publizitatea.

Azaroaren 17ko Diru-lagun­tzei buruzko 38/2003 Lege Orokorreko 18. eta 20. artikuluek xeda­tzen dutena bete­tzeko, Udalak honako informazio hau igorriko du Diru-lagun­tzen Datu-Base Nazionalera:

— Diru-lagun­tza­ren oinarri erregula­tzaileak,

— Deialdia,

— Inputa­tzen direneko programa eta aurrekontu-kreditua, eta

— Diru-lagun­tza­ren xedea edo helburua.

Era berean, deialdia eba­tzi ondoren, Udalak honako informazio hau igorriko du Diru-lagun­tzen Datu-Base Nazionalera:
— Onuradunen zerrenda,

— Emandako eta onuradunak benetan jasotako diru-lagun­tzen zenbatekoa, eta

— Hala badagokio, itzul­tzeko eta/edo ezarritako zigorren ebazpena.

This entry was posted in Sariak. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude