29

aza / 2018

Irun eta Hondarribiko pertsona ekintzaileentzako bekak

Irun eta Hondarribiko pertsona ekintzaileentzako bekak

  •  Ekintzaileak diren 8 proiektu berritzaile “Bidasoan ekiteko bekak” programan parte hartzeko aukeratuak izan dira.
  • 23 enpresa Bidasoa bizirik elkartearen enpresa zentroetan kokaturik daude.

Irun eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa bizirik elkartearen bitartez, pertsona, proiektu eta enpresa ekintzaileak lagundu eta bideragarri bihurtzeko lanean jarraitzen dute. Era honetan, eraberritzea bultzatzeko ahalegin berezia egiten ari da, pertsona berritzailez osaturiko ekosistema bat osatu, pertsona horiek babestuz eta elkartuz.

2018 urtearen amaieran martxan jarritako nobedadeetako bat “Bidasoan ekiteko bekak” programa izan zen. Programa honen bitartez ekintzaileak diren pertsona berritzaileak babestea bilatzen da, haien proiektuak negozio erreal eta iraunkorretan bihurtzeko. Pertsona ekintzaileek irailaren 30era arte izan zuten haien hautagaitza aurkezteko tartea eta azaroaren hasieran hautatu ziren programara hobekien egokitzen ziren proiektuak.

Proiektuek berrikuntza eta coworking-ean aritzeko konpromiso maila altua edukitzea beharrezkoa zen. Sei hilabeteetan zehar, 8 proiektu ekintzaile berritzaileek babes ekonomikoa (9.000 euroko batura guztira) izango dute, Bidasoa bizirikek Ducoureau Jauregian dauzkan instalazioetan kokaturiko coworking-erako espazioan lan egiteko aukeraz gain. Hortaz gain, formazio tailerrak eta segizio indibiduala egingo zaizkie.

Testuinguru honetan negoziorako ideia garatzeak aukeratutako pertsona ekintzaileen eta Bidasoa bizirikeko teknikarien arteko harremanak eta kolaborazioak sortzea ahalbidetzen du, sinergia aberasgarrien sorrera erraztuz. Motibazio, konpromiso eta denbora librea daukaten pertsonei zuzendurik dago programa hau, aholkularitza indibidualeko programa jarraitu ahal izateko.

Gaur egun Bidaso bizirikeko coworkingera batzen ari dira.

Hauek izan dira hautatutako proiektuak:

– Kirol Ekintzentzako plataforma Web eta Aplikazioa zerbitzu berritzaileekin

– Patronaje Atelierra eta birziklagarriak diren materialez eginiko teknika tradizionalak eta modernoak uztartzen dituen jantzigintza espezializatua.

– (HorDena) Espazioen antolaketarako zerbitzu profesionala

– Hondarribian gazteentzako hizkuntza egonaldiak.

– Ideiak dauzkaten pertsonentzako Magiaren munduan erabilitako sormen prozesuak.

– Euskal filmen audio-deskribapena garatzea pertsona itsuentzako, lokuzio, bikoizketa eta euskarazko gidoiarekin.

– Bitxigintza eta pieza askeen proiektua.

Enpresa zentroak

“Bidasoan ekiteko bekak” programa Bidasoa bizirikek Hondarribiko Puntalean, Arretxe Ugalden, Zaisan eta Irungo Ficoban dauzkan enpresa zentroetara batzen da. Formazio Zentro horiek 27 enpresentzako lekua dute eta, gaur egun, 100 enpresa baino gehiago igaro dira Bidasoa biziriken zentro horietatik. Gaur egun, 23 dira zentro hauetan haien jarduerak garatzen dituzten enpresak, okupazioa %85ekoa delarik.

Enpresa hauek haien negozioak martxan jartzerako 340.000 eurotako hasierako inbertsioa egin dute guztira eta, orain arte, 32 lanpostu sortu dituzte. Bidasoa bizirikeko enpresa zentro hauetan baldintza onuragarriak eskaintzen zaizkie, hala nola, alokairu murriztua ordaintzen dute, proiektuak bideragarriak izan daitezen laguntzeko. Enpresen sarrera eta irteera fluxua ohikoa izaten da, gehienezko iraunkortasuna 5 urtekoa baita.

Gaur egun diseinu, aplikazio berritzaileen garapenean, energia berriztatzaile, kontsultariak , etab. bezalako enpresak daude bertan.

Sarrera hau Artikulua, Ekintzaile-komunitatea, Ekintzailetza-Emprendizaje kategorietan argitaratu da eta , , , , , , , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude