Oinarri hauen xedea da bi ekintzailetza motatako enpresa-ekimenak abian jartzeko hasierako gastuei aurre egiteko diru-laguntzak emateko modua arautzea.
- ildoa, e-Gaztea: 30 urtetik beherakoek abian jarritako ekintzailetzako enpresa-ekimenetarako.
- ildoa, e-Berritzailea: ekintzailetza berritzaileko enpresa-ekimenetarako.
Diru-laguntza horiek kontraprestaziorik gabe emango dira, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Nagusiko 3.2 artikuluko bigarren paragrafoan eta harekin lotutakoetan ezarritakoaren ondorioetarako.
2. Onuradunak. Betekizunak.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13.2 eta 13.3 artikuluetan xedatzen diren betekizun orokorrez gain, jomuga duen diru-laguntza lerroaren arabera onuradunak betekizun hauek ere bete beharko ditu:
— e-Gaztea Lerroa.
Diru-laguntza honen onuradun izan ahal dira eskaera egiten dutenean 30 urte baino gutxiago duten eta deialdia argitaratu baino lehen eta/edo diruz lagungarria den jarduera hasi baino lehen udalerrian erroldatuak dauden pertsona fisikoak, jarduera hori oinarri hauek argitaratu baino 12 hilabete lehenago hasia badute edo deialdiaren kasuan kasuko ekitaldian hasi behar badute, eta baldin eta horien helbide fiskala eta soziala Irungo udalerrian kokatua badago edo egongo bada eta honako betekizun hauek betetzen badituzte:
— Enpresa edo establezimendu berriaren Negozio Planak baliozkotua egon behar du eta Bidasoa biziriken Enpresa Guneko eta Autoenpleguko Departamentuaren aldeko txostena eduki beharko du.
— Ez dute jarduera bera edo antzeko bat egina eduki beharko beren kontura diruz lagundutako enpresa-proiektua hasi aurreko 12 hilabeteetan.
Epeen zenbaketa ondorioetarako, erreferentzia modura EJZko alta, baja edo/eta aldaketa datak hartuko dira.
— Jardueraren hasieraren komunikazioa Udal honetan izapidetuta eduki beharko dute, beren jarduera Bidasoa biziriken enpresa zentroan gauzatzen dutenean izan ezik.
— e-Berritzailea Lerroa.
Diru-laguntza hau jaso ahal izango dute diru-laguntzaren xedeko jarduera dagokion deialdia argitaratu aurreko 3 urteetan hasia duten edo deialdiaren kasuan kasuko ekitaldian hasiko duten pertsona fisikoek eta/edo juridikoek, betiere, deialdia argitaratu baino lehen haien helbide fiskala eta soziala Irungo udalerrian badago edo egongo bada eta honako betekizun hauek betetzen badituzte:
— Enpresa edo establezimendu berriaren Negozio Planak baliozkotua egon behar du eta Bidasoa biziriken Enpresa Guneko eta Autoenpleguko Departamentuaren aldeko txostena eduki beharko du.
— Ez dute jarduera bera edo antzeko bat egina eduki beharko beren kontura diruz lagundutako enpresa-proiektua hasi aurreko 36 hilabeteetan.
Epeen zenbaketa ondorioetarako, erreferentzia modura EJZko alta, baja edo/eta aldaketa datak hartuko dira.
— Jardueraren hasieraren komunikazioa Udal honetan izapidetuta eduki beharko dute, beren jarduera Bidasoa biziriken enpresa zentroan gauzatzen dutenean izan ezik.
3. Emateko prozedura.
Diru-laguntzak emango dira lehia prozeduraz eta banakako ebaluazioaz.
4. Balorazio irizpideak.
— e-Gaztea Lerroa:
Ez daude balorazioari lotuta eta automatikoki lortuko dute diru-laguntza oinarri eta deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituzten unetik.
— e-Berritzailea Lerroa.
Aurkeztutako eskaerak aztertu eta balioesteko, Balioespen Batzordea eratuko da. Dagokion deialdiak zehaztuko du bere osaketa.
Aurkeztutako eskaeren balorazio objektibo bat ezartzeko xedez, ondoren xehatzen diren puntuazioak ezartzen dira, eta ezinbesteko betekizuna izango da gutxienez 50 puntu lortzea.
1. Berrikuntzaren osagaia, 50 puntu arte.
2. Mugaz gaindiko eta/edo enpresaren nazioartekotzeko bokazioa, 30 puntu arte.
3. Eredu inspiratzaile bihurtzeko ahalmena, 20 puntu arte.
5. Diru-laguntzaren zenbatekoa. Diruz laguntzeko gastuak.
e-Gaztea 1. lerroaren kargura lortzeko diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa 2.500 eurokoa da, modu metagarrian deskribatutako kontzeptu-multzoagatik.
e-Berrikuntza 2. lerroaren kargura lortzeko diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa 1.500 eurokoa da, modu metagarrian deskribatutako kontzeptu-multzoagatik.
Proiektuak berrikuntzari buruzko atalean (1. atala) 30 puntu edo gehiago lortzen baditu, laguntzaren muga bikoiztu egingo da, 3.000 euroko zenbatekora iritsi arte.
Udalarekin zorren bat ordaindu gabe edukiz gero, udalak, ofizioz konpentsatu ahal izango du emandako diru-laguntzaren gainean.
6. Prozeduraren instrukzioa eta ebazpena.
Laguntza emateko prozeduraren instrukzioa Hiri bultzada, Ekonomia eta Ogasuneko Ekonomia Bulegoko teknikoari dagokio. Emateko prozeduraren ebazpena Alkate-lehendakariari dagokio, Balorazio Batzordearen txostenaren ondoren.
Jakinarazpena gehienez ere 6 hilabeteko epean egingo da eskaerak aurkezteko epearen amaieratik kontatuta. Berariazko ebazpenik ematen ez bada, ezespentzat hartu beharko da.
7. Esku-hartzearen justifikazioa eta diru laguntzaren ordainketa.
Laguntza emateko Ebazpena egin ondoren, pertsona fisiko edo juridiko eskatzaileari jakinaraziko zaio.
Onuradunak, 6 hilabeteko epean diru-laguntza ematen denetik kontatuta, fakturak edo antzeko dokumentuak aurkeztu beharko ditu, jasotako diru-laguntzaren babesean egindako gastuak eta haien ordainketa justifikatzeko.
Irungo Udalak diru-laguntza ordaintzeko, aurretik diruz lagundutako gastua justifikatu beharko da, aurreko paragrafoan adierazitakoaren arabera, eta ordainketa bakar bat egingo du.
Diru-laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, soilik dagokion gastua justifikatzen duen fakturan edo antzeko dokumentuan islatutako zerga-oinarriari dagokion zenbatekoa hartuko da kontuan, BEZ eta bestelako zergak baztertuta.
Diruz lagundu daitezkeen gastuak dira jarduera hasi aurreko 12 hilabeteetan egindakoak.
Aurrekontuetan baliabiderik egonez gero eta eskaera-hurrenkerari zorrotz jarraituz emango dira diru-laguntzak.
Hauek jotzen dira diruz lagungarriak izan litezkeen gastuak, besterik gabe aipatzearren:
1. Eratzeko gastuak: Sozietateak eratzeko kostuak (ziurtagiriak, notariotza, erregistroa…).
2. Publizitate-gastuak: Hasierako komunikazio eta publizitate-ekintzen kostuak eta web orria garatzeko, profila eta gizarte sareetako edukia sortzekoak.
3. Proiektu teknikoen gastuak: Jardueraren lizentzia lortzeko eskatutako proiektu teknikoaren kostua.
4. Enpresa prospekzioko gastuak: Bezeroei edo hornitzaileen eta sektoreko azoketara egindako bisitekin zerikusia duten gastuak (bidaia eta ostatu-hartzea bakarrik).
5. Aholkularitza tekniko espezializatuko gastuak: Zerbitzu espezializatu baten kostua (ingeniaritza, informatika, zuzenbidea, lan-harremanak, etab.).
6. Prestakuntza osagarriko gastuak: Enpresa-proiekturako osagarriak eta beharrezkoak diren prestakuntza-ekintzen kostua.
7. Elkargoan sartzeko gastuak: Elkargo Ofizial batean sartzeko kostua, jarduerak egiteko dagokion Elkargoan izena eman beharra daukatenen jardueretarako.
8. Patenteak, izenak eta marka komertziala erregistratzeko gastuak: Patente baten erregistro-gastua, Interneten domeinua, marka komertziala eta/edo izen komertzial bat.
9. Pertsona ekintzaileari/ei dagozkion/dagozkien Gizarte Segurantzaren kuotak autonomoen erregimenean ordainduta eduki behar dituzte, pertsona bakoitzeko 12 kuotako mugarekin.
8. Beste diru-laguntza batzuekin bateragarri izatea.
Oinarri hauetan araututako laguntzak bateragarri izango dira beren artean eta oinarri hauetan jasotzen diren diruz lagun daitezkeen ekintza beretarako lortutako beste edozein laguntza publiko edo pribatuekin, betiere diru-laguntzen guztizkoak diruz lagun daitekeen gastuaren guztizko kostua gainditzen ez badu.
9. Enpresa onuradunen obligazioak.
— Enpresa-jarduera gutxienez urtebetez mantentzea; salbuetsi egingo dira proiektuaren bideraezintasun ekonomiko edo teknikoagatik justifikatutako iraupen gutxiagoko supostuak.
Epeen zenbaketa ondorioetarako, erreferentzia modura EJZko alta, baja edo/eta aldaketa datak hartuko dira.
— Diru-laguntza emateko kontuan hartutako edozein baldintza aldatzen bada, Irungo Udalari jakinaraziko zaio.
— Irungo Udalari jakinaraziko zaio helburu berarekin beste edozein diru-laguntza eman bazaio.
— Diru-laguntzaren eskaera ulertzeko eta ebaluatzeko beharrezko iritzitako informazio eta/edo dokumentazio osagarri guztia emango zaio Irungo Udalari.
— Egoki iritzitako ikuskapenak eta/edo egiaztapenak egitea erraztuko zaio Irungo Udalari, diruz lagundutako ekintzak gauzatzeari dagokionez.
10. Diru-laguntzak itzultzea.
Diru-laguntzaren kontzeptuan jasotako kopuruak itzuli egin beharko dira, baldin eta haien onuradunek oinarri hauetan eta ebazpenean ezarritako baldintzak betetzen ez badituzte; hori guztia ez betetzearen ondorioz bidezkoak diren ekintzen kalterik gabe.
Hauek hartzen dira dirua itzultzeko kasutzat:
a. Hartarako eskatzen ziren baldintzak bete gabe lortzea diru-laguntza.
b. Diru-laguntzako emateko xedea ez betetzea.
c. Gastuak justifikatzeko obligazioa ez betetzea.
d. Eman izanagatik onuradunei ezarritako baldintzak ez betetzea.
e. Informazio-, ikuskapen- eta/edo egiaztapen-jarduketak ukatzea edo eragoztea.
f. Enpresa-jarduera urtebetean mantentzeko obligazioa ez betetzea, betiere proiektuaren bideragarritasun tekniko edo ekonomikoak ez diren beste kausa batzuengatik baldin bada.
g. Diruz lagun daitezkeen ekintza berberetarako beste laguntza publiko edo pribatuak lortzea, betiere diru-laguntza horien guztizkoak diruz lagundu daitekeen gastuaren guztizko kostua gainditzen badu.
11. Arau-hausteak eta zehapenak.
Arau-hauste eta zehapen gaietan azaroaren 7ko Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorra aplikatuko da.
12. Diru-laguntza itzultzeko prozedura.
Diru-laguntza itzultzeko prozedura Irungo Udalak hasi eta erabakiko du.
Itzultzeko prozedura hasteko ebazpena edo erabakia hartu ondoren, onuradunari horren berri emango zaio eta hori egiteko arrazoien berri, eta entzunaldia emango zaio interesatuari, 15 egun naturaleko epean egoki iritzitako alegazioak egin ditzan eta egoki iritzitako dokumentuak edo egiaztagiriak aurkez ditzan.
Alegazioak jaso ondoren, edo alegaziorik egin gabe epea igaro ondoren, ebazpen arrazoitua egingo da, baliabideen erregimena adieraziz.
Sei hilabetekoa izango da itzultzeko prozedura erabakitzeko gehienezko epea.
Ebazpenak ez-betetze bat dagoela iritziz gero, diru-laguntza jasotzeko eskubidea galdu dela deklaratuko du, eta, hala badagokio, bide gabe jasotako kopurua bi hilabetetan itzultzeko obligazioa ezarriko du, jakinarazpenetik aurrera kontatuta. Epe hori borondatez ordaintzeko epea izango da.
Dirua aurreikusitako epean itzultzen ez bada, premiamenduzko prozedurari ekingo zaio, entitate eskudunak aplikagarri duen araudiaren arabera.
Itzultzeko prozedura administrazioko arau-hauste baten ondorioz hasi balitz, organo eskudunari jakinaraziko zaio, dagokion zigortzeko prozedura has dezan.
13. Interpretazioa.
Alkatetza da organo eskuduna oinarri hauen eta beren deialdien interpretazioan sor litekeen edozein zalantza erabakitzeko.
14. Publizitatea.
Azaroaren 17ko Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Legearen 18. eta 20. artikuluek xedatzen dutena betetzeko, Udalak Diru-laguntzen Datu-Base Nazionalari jakinaraziko dio ondoko informazioa:
— Diru-laguntzaren oinarri arautzaileak,
— Deialdia,
— Programa eta zer aurrekontu-kredituren konturakoa den, eta
— Diru-laguntzaren helburua.
Era berean, deialdia ebatzi ondoren, Udalak Diru-laguntzen Datu-Base Nazionalari jakinaraziko dio ondoko informazioa:
— Onuradunen zerrenda.
— Emandako eta onuradunak benetan jasotako diru-laguntzen zenbatekoa, eta.
— Hala badagokio, itzultzeko eta/edo ezarritako zigorren ebazpenak.