04

mai / 2017

Irungo eta Hondarribiko 21 establezimendu turistikoren lana aitortu du

Lehiakortasun turistikoko ziurtagiriak eskuratu dituzten Euskadiko Enpresei aitortza egin zaie maiatzaren 3an, 12:00etan, Donostiako Miramar Jauregiko Musika Aretoan. Eusko Jaurlaritzako Turismo Departamentuak antolatu du ekitaldia.

Aitortza jaso duten establezimenduen artean, 8 (Pensión Txoko Goxoa, Conservas Hondarribia, Agroturismo Postigu, Bidasoa activa, Casa Rural Haritzpe, Hotel Jauregi, Marei Azafatas y Navegavela) izan dira Hondarribikoak eta 13 Irungoak (Cafetería Europa, Casa Rural Eizaguirre, Danako Jatetxea, Hotel Aitana, Hotel Alcázar, Hotel Atalaia, Hotel Urdanibia Park, Museo Oiasso, Pensión Europa, Restaurante Atalaia, Restaurante Ibaiondo, Hotel ETH y Jolaski).

Bidasoa bizirik da programaren arduraduna Bidasoa eskualdean. Haren lana da establezimenduekin harremana mantentzea, formazioa koordinatzea, aholkularitza eskaintzea, barne ebaluazioak burutzea etab.

SICTED-i buruzko informazio gehiago

Turisten asebetetzea bilatzen du SICTED-ek, eskaintzen dituen zerbitzu ezberdinetan kalitate maila homogeneoa eskainiz. Guztira, praktika egokien 32 gidaliburu daude, lanbide bakoitzeko bat. Gainera, formazioa, asistentzia teknikoa, taldekako tailerrak, helmuga turistikoa hobetzeko proposamenak garatzeko lan taldeak, eta ebaluazioak eskaintzen ditu, enpresa edo zerbitzua kalitate estandarretara egokitzen diren egiaztatzeko. Baldintza guztiak betez gero, Kalitate Turistikoko Konpromisoa izeneko bereizgarria eskaintzen zaio enpresari. Establezimenduen hobekuntza etengabea, kalitate konpromisoa, baldintzen betetzea eta ahalegina aitortzeko modua da.

Hobekuntza kalitatean

Lurraldeko establezimenduen hobekuntza etengabea bultzatzeko lanean ari da Bidasoa bizirik. Horretarako, modu honetako programen inguruan informazioa eman, eta parte hartzera animatzen ditu enpresak. Esate baterako, 2015az geroztik, Euskadi Gastronomikan parte hartuko duten establezimendu berrien bila ari da. Basquetourrek (Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoa eta Lehiakortasuna Departamenduko sozietate publikoa) sustatutako proiektua da, “Turismo Enogastronomikoa Sustatzeko Plana”ren baitan kokatua. Helburua da helmuga turistikoa mundu mailako erreferente enogastronomiko bilakatzea. Guztira 45 establezimendu dira, Euskadi Gastronomikara erantsitako 60 zerbitzu eskaintzen dituztenak.

Sarrera hau Sariak kategorietan argitaratu da eta , , , , , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude