05

mar / 2019

Irungo merkatal sektorearentzako frantses ikastaroa

Irungo udalak Irun ekintzan eta Bidasoa biziriken bitartez, salmenta tekniketan eta publikoari arreta egiteko frantses ikastaroa antolatu du Irungo merkataritza enpresari eta langileentzat.

Ikastaro honen helburua da frantses hizkuntzan jarioa hobetu eta segurtasuna hartzea merkatariek bizi duten eguneroko testuinguruan, salmentan eta publikoaren aurrerko egoeretan moldatzen ikasteko eta modu horretan, mugaldeko hirian hain ohikoa den bezeroari behar bezala erantzun ahal izateko.

Martxoaren 25ean hasiko da ikastaroa eta ekainaren 14an amaituko da.

45 orduko frantses ikastaroa izango da eta asten hiru egunetan burutuko da  ordu eta erdiko luzapenarekin (astelehena, asteartea eta osteguna).

Metodologia:

Oinarrizko ezagutzak dituen ikasleari bideratutako ikastaroa da, A2ko maila (Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Marko Bateratuan) dutenentzako.

Ikataroa publiko heldu batentzat pentsatua dago eta oso modu praktikoan gauzatuko da.

Maila berdinean landuko dira hiskuntzaren lau trebetasunak: ahozkoa, entzumena, idazmena eta irakurmena.

Ikastaroaren eduki praktikoak:

Publikoari arreta egiterakoan frantsez hizkuntzan egitura eta formula desberdinak erabiltzen ikasiko dira ondorengo egoeratan:

  • Bezeroa hartu eta harrera egin.
  • Bere beharrak identifikatu.
  • Telfono dei bat erantzuten ikasi .
  • Planteatutako kontsultak identifikatu.
  • Saltokiaren informazioa helarazi (izena, helbidea, telefonoa, beste erreferentzia batzuk).
  • Saltokiaren jarduera, produktuak eta oinarrizko zerbitzuak aurkeztu.
  • Lan egutegiaz informazioa eman (oporrak, jai-egunak…).
  • Saltokiaren ordutegiaz informazioa eman.

10 plazako 2 talde eskaintzen dira ordutegi desberdinean, merkataritza ordutegietara moldatzeko asmoz:

13:30 -15:00 Bidasoa bizirik (Ducoureau jauregia, Hendaia kalea, 8)

20:00-21:30 Stanley Akademian (Mendelu kalea,15)

Izen-emateak

Sarrera hau Ekintzaile-komunitatea, Formakuntza, Ikastaroak eta tailerrak, Merkataritza-Comercio kategorietan argitaratu da eta , , , , , , , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude