25

api / 2017

Irungo Merkatari­tza Biziberri­tzeko Planaren (PERCO) esparruan interes estrategikoko proiektuak buru­tzeko eta gauza­tzeko xedean irungo merkatari­tzari diru-lagun­tzak emateko oinarriak

irungo udala bilaketarekin bat datozen irudiakHelburua: Irungo txi­kizkako merkatari­tza­ren sektorea babestea, PERCO-n (2013an egina eta 2013ko uztailaren 22an merkatariei aurkeztua. Ikusi I eranskina, PERCO – Kudeaketa plana) markatutako helburua (Irun merkatari­tza-hiri gisa koka­tzea) lor­tzen lagunduko duten estrategia kolektiboak sustatuz.

Oinarri hauen bidez, ekin­tzak bul­tzatu nahi dira, hiri-merkatari­tza sendo­tzeko eta ekonomia gara­tzeko eta enplegua sor­tzeko sektore horrek duen motor-papera indar­tzeko. Izan ere, udalerriko ekonomia-ehunaren egitura­tzailea da, eta ondorio positiboak sor­tzen ditu hiriko bizi-kalitatean eta Irun hiriaren irudian, merkatari­tza- eta zerbi­tzu-hiri gisa.

Onuradunak.

  1. Lagun­tza horien onuradun izateko, proiektuak ekitaldi naturalean egikaritu beharko dira, dagokion deialdian, diru-lagun­tzen bi ildoetako edozeinen bidez, hau da:

— Bata berezko izaera juridikorik ez duten merkatariei (per­tsona fisikoak nahiz juridikoak) eta merkatarien elkarteei zuzendua, PERCO estrategian jasotako proiekturen baten agente eragile gisa jarduten badute.

— Bestea berezko izaera juridikoa duten merkatarien elkarteei zuzendua, PERCO estrategian jasotako proiekturen baten agente eragile gisa jarduten badute.

  1. Jarraian adierazten diren mul­tzo, talde edo EJZren epigrafeetako batean ari den merkatari­tza jarduera baten titularrak diren per­tsona fisiko eta juridikoak, diru-lagun­tza­ren xedeko proiektuko «eragile bul­tza­tzailea» gisa jardungo dutenak:

— 64. mul­tzoa, establezimendu egonkorretan jan-edatekoak eta tabakoa txi­kizka sal­tzen dituzten komer­tzioak.
— 65. mul­tzoa, establezimendu egonkorretan jan-edatekoak eta tabakoa ez baizik eta industria produktuak txi­kizka sal­tzen dituzten komer­tzioak.

— 97. mul­tzoa, zerbi­tzu per­tso­nalak.

— 676. taldea, zerbi­tzuak txo­kolategietan, izozki dendetan eta hor­txata dendetan.

«Establezimendu atxi­kia» bezala parte hartu ahal izango dute, horregatik onuradun-izaera lor­tzeko aukerarik gabe, aurreko mul­tzo, talde edo epigrafeetako batean sartuta dauden establezimenduek ez ezik, honako hauetako batean sartuta daudenek ere:

— 671. talde, zerbi­tzuak jate­txe­etan.

— 672. taldea, zerbi­tzuak kafetegietan.

— 673. taldea, zerbi­tzuak kafetegi eta tabernetan, jaten ematen dutenetan eta ez dutenetan.

Honako jarduera hauek espresuki at gera­tzen dira:

— 647.4. epigrafea, edozein jan-edatekoren txi­kizkako merkatari­tza auto-zerbi­tzu erregimenean edo supermerkatuetako bitariko erregimenean; halakoak dira saltokiaren azalera 400 metro koadrokoa edo handiagoa denean.

— 655. taldea, erregai, karburante eta labaingarrien txi­kizkako merkatari­tza.

Diru-lagun­tzak emateko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren (DLO) 11.3 artikuluan xedaturikoari jarraiki, berezko izaera juridikorik gabeko per­tsona fisiko edo juridikoek, publiko nahiz pribatuek, aurkeztu ahal izango dute beren eskera.

Eskaera berezko izaera juridikorik gabeko per­tsona fisiko edo juridikoek, publiko nahiz pribatuek, egiten badute, nola eskaeran hala esleipenaren erabakian espresuki adieraziko dira elkartekide bakoi­tzak bere gain hartutako konpromisoak, baita haietako bakoi­tza­gatik aplikatu beharreko diru-lagun­tza­ren zenbatekoa ere, per­tsona horiek ere onuradun izango baitira. Nolanahi ere den, elkarteari dagozkion betebeharrak betearazteko nahikoa ahalak dituen ordezkari bat izendatuko da. Elkartea ez da desegingo DLO legearen 39. eta 65. artikuluetan aurreikusitako iraungi­tze epea igaro arte.

info +

Sarrera hau Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea, Enpresa-kudeaketa kategorietan argitaratu da eta , , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude