04

eka / 2020

Irungo Udalak 15.000 bono jarriko ditu martxan herriko denda txikietan eta ostalaritzan kontsumoa sustatzeko

*Irun Aurrera Talka Planean aurreikusitako ekintza berria da, lehen fasean sortu zena eta 150.000 euroko aurrekontua izan duena.

Ekimena ekainaren bukaeran abiatzea aurreikusita dago, deialdiaren oinarriak argitaratu eta establezimenduak atxikitzen direnean.

Jose Antonio Santano Irungo alkateak, Irungo ostalari eta merkatarien elkarteko zenbait kideekin, saltoki txikietan eta ostalaritza-establezimenduetan tokiko kontsumoa bultzatzeko.

Irungo Udalak sustatzen duen Irun Aurrera talka-planeko ekintza da, Irunen Covid-19 pandemiaren ondorioz sortutako ondorio ekonomiko eta sozialak arintzeko asmoz.

 “Orain inoiz baino gehiago, gure komertzio txikiak eta ostalaritza babestu behar ditugu” adierazi zuen alkateak. “Irun Aurrera planaren barruan funtsezko urratsa eman genuen duela aste batzuk, 1.000 autonomo eta enpresa baino gehiagok jaso ahal izan dituzten zuzeneko laguntzekin, eta orain beste laguntza sorta bat dator, tokiko kontsumoa bultzatzeko bonoak. Udarako lehen fasea aktibatuko dugu eta udazkenean bigarrena. Helburua: Gure erosketak Irunen egitea. Gure eskuetan dago krisi honetatik merkataritza, ostalaritza eta, orokorrean, ekonomia lehenbailehen berreskuratzea”.

Ekimenaren bidez, 10 euroko 15.000 bono jarriko dira martxan ekainaren amaieran eta abuztuaren 31 arte trukatzeko aukera egongo da. Bonoek, berezitasun gisa, ez dute inolako formatu fisikorik izango, hau da, ez da txartelik edo beharrezkoa den bestelako materialik eman beharko dendan. Bezero bakoitzak NAN zenbakia eman beharko du establezimenduan eta programa informatiko batek pertsona bakoitzak bonoa zenbat erabiltzen duen kontatuko du.

Nork erabil dezake bonoa?

Bonoak eskuragarri daude Irunen erroldatuta dauden 16 urteko edo gehiagokoentzat, deialdiaren oinarriak argitaratzen diren unean. Baldintzak honakoak izango dira:

  • Irundar bakoitzak 10 bono erabiltzeko aukera izango du.
  • Bono bakoitzarekin, gutxienez, 30 euroko erosketa egin behar da komertzioetan. Horrela, bonoaren 10 euroez gain, bezeroak beste 20 euro gastatuko ditu: ostalaritzan, berriz, bonoarekin egin daitekeen gutxieneko erosketa 20 eurokoa izango da; kasu honetan bezeroak 10 euro bakarrik jarriko ditu bere poltsikotik.
  • Erosketa bat ordaintzeko ezin dira erabili pertsona batenak baino gehiagorenak diren bonoak. Hau da, erosketaren txartel bakoitzak pertsona bakar baten bonoarekin erlazionatua egon behar du.
  • Ekimen honetatik kanpo geratuko dira produktu alkoholikoak bakarrik dituzten erosketak.

Establezimendu atxikiak:

Bonoen deialdia arautzen duten oinarriak datozen egunetan argitaratuko dira, eta orduan irekiko da 10 egun balioduneko epea interesa duten establezimenduek Udalaren webgunearen bidez ekimenarekin bat egiteko.

Aurreikuspenen arabera, Irungo Udalak, Bidashop eta Mugan enpresekin lankidetzan, beharrezko informazioa emango dute establezimendu guztiek ekimenarekin bat egin daitezen eta aplikazio informatikoa arazorik gabe kudeatu ahal izan dezaten. Atxikitako lokalek establezimenduan jartzeko bereizgarria izango dute eta ikusgai jarri ahal izateko, eta, horrela, bezeroek kanpainan parte hartzen duela ikusiko dute. Enpresak atxikitzeko epea amaitzen denean, establezimenduei jakinaraziko zaie, ohiko kanalen bidez, bonoak martxan daudela. Atxikitako establezimenduei laguntza handiagoa emateko, gastatutako dirua kobratzeko kanpainaren amaierara arte itxaron behar izan gabe, bonoak astero trukatu ahal izatea aztertzen ari da.

Hiriko saltoki eta ostalaritza-establezimendu txiki guztiak atxiki ahal izango dira, honako hauek izan ezik: 400 m2-tik gorako elikagaiak eta edariak saltzen dituzten lokalak, gasolindegiak, estankoak eta enpresa handien edo nazioan edo nazioartean ezarpen handia duten enpresen filialak.

BBonoen kanpainarako aurrekontua 150.000 eurokoa izango da, eta udazkenean bono gehiago dituen bigarren fase bat egitea aurreikusten da.

Ekimenak konfinamendu-garaian sare sozialetan sustatutako lehiaketa baten bidez martxan jarri zen antzeko esperientzia baten lekukoa hartu du. “Irun etxetik” izan zen ekimenaren izena eta 6.500 euroko balioa zuten 255 bono banatu ziren, herriko merkataritzan eta ostalaritzak kontsumitzeko

Sarrera hau Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea, Ekintzailetza-Emprendizaje, Merkataritza-Comercio kategorietan argitaratu da eta , , , , , , , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude