08

aza / 2016

Irungo Udalaren Alkate­tza­ren urriaren 10eko 1.641/2016 ebazpenaren laburpena, 2016-17 Ri8era ikerketa-bekak onartuz, Gizarte Zien­tziak eta Artea susta­tzeko bekak subjektibitate berriak eraiki­tzeko, eraldaketarako kultura.

irungo udala logo bilaketarekin bat datozen irudiakIrungo Udalaren Alkate­tza­ren urriaren 10eko 1.641/2016 ebazpenaren laburpena, 2016-17 Ri8era ikerketa-bekak onartuz, Gizarte Zien­tziak eta Artea susta­tzeko bekak subjektibitate berriak eraiki­tzeko, eraldaketarako kultura. BDNS (Identif.): 320661.
Diru-lagun­tza­ren 38/2003, azaroaren 17ko Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatutakoaren arabera, argitara­tzen da deialdiaren laburpena. Honen testu osoa Diru-lagun­tzen Datu-Base Nazionalean (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans) eta Irungo Udalaren internet atarian (www.irun.org) kon­tsulta daiteke.

1.  Onuradunak.

Bi per­tso­nez osaturiko taldeak (bata Arte Ederrak perfilduna eta bestea Antropologia perfilaz) aurkez daitezke, oinarriek araututako baldin­tze­tan.

2.  Xedea eta Ikerketa Gaia.

Ri8era bekaren xedea da ikerketa-ekin­tza­rako tandem proiektu bat. Proiektu horretan gehienez 9 hilabetez lan egingo da gai edo hausnarketa ildo jakin batean, hori guztia ikerketaren kapituluan kokatuta. Lan horren emai­tza gisa, izaera iraungikorreko arte pieza bat sortuko da (ekin­tza) eta #Ri8era programaren testuinguruan eraku­tsiko da.

Ri8era bekek ikerketa eta interpretazio artistiko-proiektuak lagundu behar dituzte arkitektura, industria, interes historikoko eta/edo antropologikoko elementuak eta mugaren eta Bidasoa ibaiaren geografia-ingurunea (ondare materiala edo hautemangarria) ezagu­tzeko eta horiexei balioa emateko. Gainera, narrazioei eta per­tso­nen memoriari ere balioa emango zaie (ondare materiagabea edo ez hautemangarria), eta interes berezikoak izango dira gerra garaiarekin eta Abenida zubiarekin lotutakoak.

Neurri horrekin, etengabeko ildo bat ezarri nahi da, eta horren emai­tza Kultura eta Kirola Arloan ere bul­tza­tzen den #Ri8era programan integratuko da. Programa hori irailean eta urrian gara­tzen da Bidasoa ibaian egiten den arte garaikideari buruzko jardunaldi batean eta jardunaldi erdi bat egiten da arte prozesuen barreiadurari eta komunikazioari buruz Carlos Blanco Aguinaga kultur zentroan eta liburutegian (hemendik aurrera, CBA).

3.  Oinarri arau­tzaileak.

2016ko urriaren 20ko 199.zk Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala-n argitaratuak.

4.  Zenbatekoa eta ordainketa.

Emango dira 9.000,00 €ko bi beka, guztira 18.000 eurokoa izango delarik. Diru horri dagozkion atxi­kipenak egin beharko zaizkio, PFEZaren gaineko arauek jar­tzen dutena ain­tzako­tzat hartuta, eta bidezko diren gainerako zergak ere kendu behar dira. Gainera, beken zuzkidurak hartu behar du emai­tzak lor­tzeko beharrezkoa den edozein ekoizpen-gastua.Hori ez da beste aurrekontu-aplikazioren kargura egingo.
Honela egingo da diru-lagun­tza­ren ordainketa, dagozkion administrazio tramiteak bete ondoren:

— Zenbateko osoaren %50a, eba­tzi bezain laster.
— Zenbateko osoaren %35, lehenengo lau hilabeteak igaro ondoren egindako lanaren lehen informazioa ­ontzat ematean eta horren jarraipena erraztuko duen txos­ten laburra emandakoan.

— Gainerako %15a, bedera­tzi hilabeteak igaro eta bekaren indarraldiaren amaieran, emai­tzak aurkeztu ondoren.

5.  Eskaerak aurkezteko epea.

Hilabete bateko epea deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara­tzen den egunetik aurrera kontatuta.

6.  Iraupena.

Bekek 9 hilabete iraungo dute, deialdiaren ebazpena jakinarazten den unetik aurrera.

7.  Hizkun­tza.

Bekaren emai­tza bi hizkun­tza ofizialetan aurkeztuko da. Bekaren emai­tza bi hizkun­tza ofizialetan jarriko da ikusgai.
8.  Balora­tzeko irizpideak.

Hautaketa batzor­deak bereziki baloratuko ditu taldeko kideek ikerlanak egiteko duten jakin­tza, prestakun­tza eta esperien­tzia; halaber zehaztasun eta adierazpenerako gaitasuna, bekaren langaian jarduteko dituzten ahalbideak, eta ikerlanaren proposamenaren interesa eta ikuspuntua.

9.  Beste diru-lagun­tza eta lagun­tza ­batzuekin bateraezina izatea.

Beka hauek ez daude batera­tze­rik xede bera izan eta beste erakunde publiko nahiz pribatu batek emandako edo eman dezakeen beste beka, diru-lagun­tza edo bestelako lagun­tza ­batzuekin.

Irun, 2016ko urriaren 24a.—Idazkari­tza eta Zerbi­tzu Juridikoetako teknikaria.       (7353)

This entry was posted in Bekak, Ekintzaile-komunitatea, Enpresa-kudeaketa. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude