19

uzt / 2016

IrunLab Industria programa 2016

Industriari lotutako Irungo enpresek organizazioaren arloan berrikuntzak gehitu dituzte sormen ekintzen bitartez

 Irungo Udalak, Bidasoa Bizirik-en bidez, IrunLab Industria programa errepikatu du berriro. Horri esker, industriako eta industriari lotutako zerbitzuetako Irungo lau enpresak sormen ekintzak garatuko dituzte, organizazioari buruzko berrikuntza proiektuak aurrera eramateko. Artista eta sortzaile ezberdinek kolaboratuko dute ekimenean, proiektuetan metodologia abangoardistak ezarriz.

IRUNLAB_Industrial2016Ondorengo enpresak hautatu ditu Bidasoa Bizirik-ek, proiektuan parte hartzeko: Woco Técnica S.A., Conatec SAL, Microcom Sistemas Modulares S.L. eta Fercam Trasnportes S.A.

Garapena

 Ekintza sortzaile horiek, enpresen organizazio ereduan eta lan egiteko eran hobekuntza eragingo duten prozesuak martxan jartzea dute helburu.

C2+ i S.L. / Conexiones Improbables aholkularitza enpresarengan jarri du konfiantza Bidasoa Bizirik-ek, proiektua aurrera eraman dezan.

Hasteko, Bidasoa Bizirik-ek parte hartzaileak aukeratu zituen. Enpresen hautaketaren ondoren, c2+i/Conexiones improbables-ek ikerketa esperimentaleko eta sorkuntza kooperatiboko prozesuak bultzatzen lagunduko duten sortzaileak aukeratu ditu. Konplexutasuna, aniztasuna, eta pentsamendu kritikoa eta sortzailea eskainiko dute, organizazio ereduak zalantzan jartzeko. Horrela, talde eta inguru sortzaileen eraketa eta barne ekintzailetza bultzatzea sustatzen dira.

Horretarako, artista eta sortzaileen eta enpresen arteko kolaborazio dinamika martxan jarriko da. Lehenengoek bigarrenen beharrak eta errealitateak ezagutuko dituzte, ondoren, haien ikuspegi artistiko edo sortzailetik, batera pentsatutako berrikuntzak sortuko dituzten ekarpenak egin ditzaten.

Maxi-Pilula sortzaileak ekainaren 12an hasi dira, eta hurrengo hilabeteetan zehar, gutxienez 4 lan saio egingo ditu enpresa bakoitzak bere artista edo sortzailearekin. Ondoren, emaitzen aurkezpena egingo dute.

Juanjo Boticario Microcom Sistemas Modulares SL enpresako kudeatzaileak esperientzia azaldu du: “Lehen topaketan, bakoitzak bere erronkak eta hutsuneak planteatu ditu. Gure kasuan, marketing-ean eta salmenten kudeaketan ditugu ardura nagusiak. Horregatik, interesgarria iruditu zaigu artistekin, sortzaileekin eta sektoreko enpresekin lan egiteko Bidasoa Bizirik-en proposamena. Egunerokoan ikusten ez dituzun gauzengan arreta jartzeko balio izan digu lehen topaketak”.

Sormena industrian azken urteotan

Irungo Udalak eta Bidasoa Bizirik-ek 2015ean martxan jarri zuten IrunLab Industria programa. Lehen edizioan Alcad, Comdiflex eta Iturria Industrial enpresek parte hartu zuten. Esperientzia oso positiboa izan zen hiru enpresentzat.

Duela bi eta hiru urte ere Mikro-Pilula sortzaileen programa deiturikoak egin ziren (2 hilabeteko iraupeneko proiektuak). Horietan, artisten edo sortzaileen elkartrukea sustatu zen, Irungo komertzioekin eta mikro-enpresekin.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren finantziazioa jasotzen du proiektuak, enpleguaren dinamizazio endogenoko programaren baitan.

logos IrunLab

Sarrera hau Ekintzaile-komunitatea, Formakuntza, Ikastaroak eta tailerrak kategorietan argitaratu da eta , , , , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude