Sortu berri diren enpresen eta komertzioen lehenengo pausoak errazteko, Irungo Udalak komertzio berriei alokairua ordaintzen laguntzeko diru-laguntzak eskaintzen ditu. 34.200 euroko aurrekontuarekin, diru-laguntzak jasotzeko interesa dutenek 2019ko urriaren 31erainoko epea dute.
Deialdiaren inguruko informazio guztia eta entregatu beharreko dokumentu guztiak esteka honetan kontsultagai.
Epea: 2019/10/31 ♦ Informazio gehiago
