20

aza / 2012

Nafarroako Mendialdeko ekintzaileen KEDADA (Aza. 27)

“Eta orain zer?”

“Krisiak egun ekonomiari dakarkion dezelerazioa proiektu berritzaileen aldeko apustua eginda gaindi daiteke soilik, gazte adituak, ekintzaile berriak buru izanen dituzten proiektu berritzaileak, hain zuzen ere”. “… beno, horren gazte izan beharrik ere ez dago… beno, horren proiektu berri izan beharrik ere ez dago; esperientzia luzea izan dezakete… eta, ez dago horren aditu izan beharrik ere… beno, ideia bat, ilusioa, finantziazioa eta lanerako gogoa baino ez da behar!!”

Hain zuzen ere, edozein hedabidetan entzun nahiz irakur dezakegun lehen esaldiari “… onak” asko gehitzen ahal dizkiogu. Izan ere,
ekintzaile-berri-eta-gazte-aise-kualifikatuak-eta negozio ideia on bat duenak, mundu errealean, enpresa bat abian paratzeak dakartzan ohiko zailtasunei aurre egin behar izaten die (bideragarritasun-planak, administrazio-kudeaketa, finantza-kudeaketa, merkatua, lehia), eta, horiez gain, esperientzia ezak sor ditzakeen hanka-sartzeak pairatu behar izaten ditu. Bestalde, ekintzaile batek ikuspegi berriak ematen ahal dizkio dagoeneko finkatuagoak dauden, merkatuan eskarmentu handiagoa duten, eta hala ere beren lehiakortasuna hobetuko duten proposamen berritzaileen bila dabiltzan negozioei, egungo egoera ekonomikoan bizirautea bermatze aldera.

Cederna Garalur Elkartearen iritziz, beste modu batera egin daiteke eta egin behar da lan, enpresa finkatuak eta ekintzaile berriak foro batean elkartuz, proposamenak eta esperientziak (onak eta txarrak) eta negozio-ideiak partekatzeko, eta hausnarketarako eta eztabaidarako gunea izateko. Negozio berriak lantzea ahalbidetuko duten giza gaitasuna eta gaitasun teknikoa, eta enpresa-ekimenei sostengua emateko instituzioek abian paratu dituzten sistemak erakutsiko dituen gunea.

“Nafarroako Mendialdeko ekintzaileen KEDADA” jardunaldiak helburu hau du: gai horiei buruzko hausnarketa egitea, eta topaketa eta trukaketa ahalbidetzea Bidasoa Behera eta Nafarroako Mendialdea bezalako hurbileko eskualdeetako ekintzaileen eta enpresa berrien artean.

Ekintzaileen_KEDADA – Azaroak 27 Lesakan (Egitaraua)

Ekintzaileen_KEDADA_ ETA ORAIN ZER

This entry was posted in Ekintzaile-komunitatea. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude