25

api / 2017

Kontrataziorako lagun­tzak eska­tzeko prozedura arau­tzen duten oinarriak

irungo udala bilaketarekin bat datozen irudiakXedea: Irungo udalerrian sustraituta dauden enpresei ohizko merkatuan langabe dauden, Irunen erroldatuta dauden eta Lanbide – Euskal Enplegu Zerbi­tzuan enplegu-eska­tzaile gisa izena emanda dauden per­tso­nen kontratazioa erraztea.

Publizitatearen, lehiaren eta objetibotasunaren prin­tzi­pioak bete­tzeko, gardentasunaren parametroetan, oinarri arau­tzaile hauek sustatu dira, albait hedapen handiena izan dezaten herriko enpresen eta langabeen kolektiboan.

Kontratazio-mota.

— Kontratuak edozein modalitatetan formalizatu ahal izango dira, prestakun­tza­rako eta ikaskun­tza­rako kontratua izan ezik, beti ere, deialdiak ezar­tzen dituen mugen barne.

— Lan-kontratuak kasu bakoi­tzean ­gutxienez exijitutako edo diruz lagundutako iraunaldia baino lehen iraungiz gero, entitate onuradunak ­itzuli egin beharko da emandako diru-lagun­tza. Horren salbuespena izango da iraungi­tzea enitate kontratugilearen borondatez egin ez izana; orduan, aukeratu ahalko du bi hauen artean: edo emandako diru-lagun­tza­ren zati propor­tzionalari uko egin edo aurreko per­tsona ordezkatuko lukeen beste per­tsona bat kontratatu, diru-lagun­tza jaso­tzeko eskubidea eman duen kontratuak irauten duen aldia osatu arte.

— Kontratatutako per­tsona, Irungo udalerrian dagoen lantoki baterako izango da.

— Nolanahi ere, diruz lagun daitezkeen kontratuak izango dira dagokion deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara­tzen den egunean hasi eta deialdian bertan ezarritako datara arte, kontratuek egun horretatik harago irautearen kalterik gabe.

info +

 

Sarrera hau Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea, Enpresa-kudeaketa kategorietan argitaratu da eta , , , , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude