19

mar / 2018

KoopFabrika Bidasoa 2018 aurkezpena

Aurten, lehen aldiz jarri dute martxan Behe Bidasoan KoopFabrika, ekintzailetza sozial kooperatiboa programa. Kapitalismoak prekarietatez eta ezinegonez josi duen testuinguruan, beste eredu sozio-ekonomiko bat eraikitzera bidean, ekintzailetza sozialan murgildu nahi dutenentzat martxan jarritako 6 hilabeteko dispositiboa. Teorikoki formatzeko, ekonomia sozial eta eraldatzailean saretzeko eta bizitza erdigunean izango duten proiektu ekonomikoak martxan jartzeko dispositiboa.

Gure eskualdean lehen fruituak eman ditu jada. Lehen zatia egin dugun honetan (FormazioFabrika), ESS-ko egitasmo berritu eta berriak sortze bidean bai daude. Hori dela eta, eskualdeari irekia dagoen aurkezpen bat antolatu dugu, datorren Asteazkenerako, 10:30etan Lakaxita gune autogestionatuan (Anaka kalea 20_San Migel).

Software askean, gorputzen subirautzan, musikaren bueltan, komunikazio zein kazetaritza internazionalean jardungo duten proiektu ekonomiko berriak ezagutzeko parada, eta era berean, ekonomia sozial eta eraldatzailean saretzeko aukera.

Sarrera hau Ekintzaile-komunitatea, Enpresa-kudeaketa, EUSKARA, Topaketak kategorietan argitaratu da eta , , , , , , , , , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude