Aurten, berriz antolatu du Bidasoa Bizirikek KREA Bidasoa topaketa. Ekitaldiaren helburua da harremanak egitea, aukerak identifikatzea, beste esperientzia batzuk eta arrakasta-kasuak ezagutzea, ezagutzak zabaltzea, nazioartekotzea…
Egun osoan, FICOBAn, tailerrak, hitzaldiak, kasu praktikoak eta abar izango ditugu. Espero zaituztegu! Zuen eskuragarri dago KREA BIDASOA 2016 programa, eta ONLINE izena eman dezakezue gehien interesatzen zaizkizuen jardueretan. Zuen zain gaude!