22

ots / 2021

Lana eta familia bateragarri egiteko laguntzak

Laguntzaren helburua familia eta lana bateragarri egiten laguntzea da, etxeko langileen sektorean enplegua sortzea eta legeztatzea sustatuz. Eta, zehazki, hiru urtetik beherako seme-alabak etxean zaintzeko pertsona bat kontratatzeagatik sortutako gastuak ordaintzen laguntzea.

Diruz lagundu ahal izango dira pertsonak kontratatzea, Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean seme-alaba adingabeak etxean zaintzeko ezarritako Etxeko Langileentzako Sistema Berezian alta emanda daudenak.

Diruz lagundu daitekeen aldiak honako hau hartuko du barne: zaintzailea kontratatzen den seme edo alabaren jaiotza edo adopzioa, harrera – adopzio aurrekoa edo iraunkorra – edo tutoretza eratu ondorengo hamazazpigarren astetik seme edo alabak hiru urte betetzen dituen urteko abuztuaren 31ra arte. (info + )

Sarrera hau Berdintasuna, Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea, Ekintzailetza-Emprendizaje, Empleo, Enplegua, Enpresa-kudeaketa kategorietan argitaratu da eta , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude