22

aza / 2013

Lanbidek beren negozioari ekin nahi dioten pertsona langabeei zuzendutako laguntza batzuk onartu ditu

LANIK GABE AL ZAUDE?   NEGOZIO-IDEIA BAT AL DUZU?
LAGUNTZA BEHAR DUZU IDEIA HORI GARATZEKO EDO ABIAN JARTZEKO?

Lanbidek beren negozioari ekin nahi dioten pertsona langabeei zuzendutako laguntza batzuk onartu ditu. Laguntzak bi ekintzaile motari zuzentzen zaie:

 1. TALDEA) Negozio edo enpresa ideia bat duten ekintzaile izan litezkeen pertsonei, ideia horren garapenean laguntzeko.

 2. TALDEA) Negozio ideia bat zehaztuta duten, bideragarritasun plana egina duten, datozen hilabeteetan abian jarri nahi duten eta Jarduera Ekonomikoen zergan alta emango duten pertsona ekintzaileei.

 Lanbideren laguntza ekonomikoaz gain, ekintzaileek laguntza teknikoa lortu ahalko dute Bidasoa biziriketik negozio ideia aztertzeko eta/edo abian jartzeko

Informazio gehiago jaso ahal izateko, hurbildu zaitez Bidasoa bizirikeko Autoenplegu sailatik datorren asteartean, Azaroak 26, eguerdiko 12etan. Zure zain gaude !

Lekua: Virgen Milagrosa, zg.

This entry was posted in Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude