23

mar / 2020

LANBIDE_Salbuespenezko neurriak

Eten egin da Lanbideren bulegoetako aurrez aurreko arreta, eta webgunea eta Nire Lanbidenet erabiltzea gomendatzen dugu, arretarako telefonoak saturatzea saihesteko.

1. Jarraitzen dugu atenditzen aurrez aurrekoak ez diren bideen bitartez:

  • Web Lanbide
    Lanbideren zerbitzuen inguruko informazioa
  • Nire Lanbidenet

    LANBIDEren webgunearen arloa. Bertan, izena emanda dauden pertsonek informazioa jaso dezakete eta beren eskaria eta/edo DSBE espedientea kudeatu. Sartzeko erabiltzailea (NAN/AIZ/Pasaportearen zenbakia) eta pasahitza behar dira..

    Gakorik eduki ezean, Nire Lanbidenetera sartzeko orritik bertatik eskatu daiteke, “Eskatu gakoa” aukeran.

  • Telefono bidezko arreta
    • Herritarrak: 945 160 600 / 630 305 452
    • Enpresak eta erakundeak: 945 160 601

2. Salbuespenezko neurriak

    • Enplegu-eskaera automatikoki berritzea

      2020ko martxoaren 11tik 31ra (biak barne) aurreikusitako berritze-data duten ESKAERA GUZTIAK AUTOMATIKOKI BERRITUKO DIRA.

    • Izen-ematea posta elektronikoz egitea(soilik inskripzio berriak)

      Bidali behar da mezu elektroniko bat laneratze@lanbide.eus helbidera; eta honakoa adierazi behar da:

      Gaia: LANBIDEn (NAN/AIZ) inskribatzeko hasierako eskaera.

      Postaren edukia: sartu behar da testu hau eta eskatutako datuak:

      “Nik, (NAN/AIZ) eta () helbidean, () jaiotze-datarekin eta () telefono mugikorrarekin, LANBIDEn enplegu-eskatzaile gisa izena emateko eskatzen dut.”

      Erantsitako fitxategia: Nahitaezkoa da identifikazio-dokumentuaren kopia eranstea (NAN/AIZ).

      LANBIDEn inoiz izena emanda egon bazara, adieraziko dizugu nola egin “Zure eskaera berraktibatu” edo zure informazio pertsonalizatua kontsultatu Nire Lanbideneten.

    • Bizileku helbidea aldatzeko eskaera

      Bidali behar da mezu elektroniko bat laneratze@lanbide.eus helbidera; eta honakoa adierazi behar da:

      Gaia: LANBIDEn (NAN/AIZ/Pasaportea) bizileku helbidea aldatzeko eskaera.

      Postaren edukia: sartu behar da testu hau eta eskatutako datuak:

      “Nik, (NAN/AIZ/Pasaportea) ( )-ra bizileku helbidea aldatzea eskatzen dut.”

      Erantsitako fitxategiak: Nahitaezkoa da identifikazio-dokumentuaren kopia eranstea (NAN/AIZ/Pasaportea) eta erroldatze agiria, helbide berria ez bada agertzen identifikazio dokumentuan.

    • Eten egiten dira prozeduren administrazio-epeak.

      Eten egiten dira Lanbideren zerbitzu eta prozeduretako dokumentazioa izapidetzeko eta aurkezteko epeak.

      Epeen zenbaketa 463/2020 Errege Dekretua edo, hala badagokio, haren luzapenak indarra galtzen duenean hasiko da berriro.

    • Lanbidek DSBEren tramitazioa bermatzen du.

      DSBE eskatzeko edo berritzeko, honen bidez erregistratu dezakezu, Jaurlaritzaren Erregistro Elektroniko Orokorrean.

      Gure webgunean aurki ditzakezu beharrezkoak diren

      Kredentzial elektronikorik ez duten pertsonek (eta soilik eskaera, berrabiarazte edo jarduera uztearen/langabezia prestazioaren/subsidioen jakinarazpenetarako) beharrezko dokumentazioa posta elektronikoz bidali ahal izango dute documentacion.rgi@lanbide.eus helbidera. Eta honako hau adieraziko dute:

      Gaia: Adierazi behar da kasu bakoitzean eskaeraren arrazoia:

      • Eskaera berria: (NAN/AIZ/Pasaportea)
      • DSBE berriz jasotzen hastea (NAN/AIZ/Pasaportea)
      • Lan-jarduera uztea/langabezia-prestazioa/sorospenak (NAN/AIZ/Pasaportea)

      Postaren edukia: sartu behar da testu hau eta eskatutako datuak:

      “Nik, (NAN/AIZ/Pasaportea) eta () helbidean, () jaiotze-datarekin eta () telefono mugikorrarekin, eskatzen dut (eskaeraren arrazoia)”

      Erantsitako fitxategiak: nahitaezkoa da identifikazio-dokumentuaren kopia (NAN/AIZ/Pasaportea) eta dagokion eskabide-agiria eranstea, beharrezko dokumentazioarekin batera.

    •  inprimaki eta eskaera guztiak, baita erregistroan erantsi behar duzun dokumentazioaren informazioa ere.

    • Prestakuntza-ekintza g

 

Informazio gehiago nahi izanez gero, prestakuntza-ekintza emateko ardura duen zentroarekin jarri behar da harremanetan.

  • uztiak eten egingo dira 2020ko martxoaren 13tik aurrera

 

 

This entry was posted in Bideoak. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude