Irungo Udalaren euskara Arloak LANNAHI langabeak euskaraz trebatzeko programa martxan jarri du. Euskara Arloa BIDASOA BIZIRIKekin eta LANBIDErekin elkarlanean aritu da ikastaro hauek antolatzeko; izan ere, bai garapen agentziak bai enplegu zerbitzuak dituzten baliabideak erabili nahi dira langabezian daudenengana heltzeko; bestetik, haien programetan euskara formazio elementutzat hartu nahi da eta bitartekaritza egin dezan bilatzen da, eta azkenik, formazio funtsetako laguntzak eskuratzeko bitartekari aproposa dira.
Bost ikastaro eskainiko dira; urritik ekainera bitarte hiru txanda – lehenengoa urritik abendura, bigarrena urtarriletik martxora, hirugarrena, apiriletik ekainera – eta udan beste bi, bata uztailean eta bestea, abuztuan. Interesatuek batean baino gehiagotan parte har dezakete. Eskolak aurrez aurrekoak izango dira eta Irungo Udal Euskaltegian emango dira: astelehenetik ostiralera. Irungo Udalak antolatzen dituen doako ikastaro hauetan parte hartzeko beharrezkoa izango da LANBIDEn lan eskatzaile bezala izena emanda egotea.
Aurre izenematea egin beharko du, 2014ko apirilaren 28tik maiatzaren 9ra, 010/943 505 152 telefonora deitu, edo www.irun.org/euskara web orrian datuak bete