Lineako merkataritzako bi orrialde dira David Barónek, Davide Favarok eta Mikel Zabalak sortuak. Oso kontuan hartzekoak diren bi produktuen aurrean gaude: bertako produktua eta lineako merkataritza eta honen barruan, lineako merkataritza espezializatua.
David Barónek duela gutxi zerbitzuetako enpresaren berrikuntzaren Irun Ekintzan saria jaso du. Web honek bertako produktua eta lineako merkataritza konbinatzen ditu. Davidek berak dioenez: “bere garaian zergatik ezin genuen interneten bidez erosi gure saltoki gogokoenaren urdaiazpiko ondua erosi galdetzen genion geure buruari eta nahastu ginen behin eta berriro eta hemen dago laplazadeabastos.com.
Davide Favaro eta Mikel Zabalo adituak dira Ecommerce delakoan eta marketin digitalean, eta esperientzia zabala dute eremu honetan.. 2012an ecommerce web onenaren saria jaso zuten. Saria Diario Vascok hautatutako aditu independente batzuek eman zuten, Oh-asis.com aukeratu zuten Gipuzkoako lineako merkataritza zentroko web orririk onen gisa. Ecommerce web onena hautatzeko ondoko irizpideak puntuatu ziren: Berrikuntza, diseinua, erabilgarritasuna, gizarte bitartekoen erabilgarritasuna eta erabiltzailearentzako erabilgarritasuna. Gaur egun, erloju oso berezi batzuk salmentarako webgunearen sortzaileak ditugu, http://www.relojesaviador.es/ plataforma.
NOIZ?: 2015eko apirilak 29
ZER ORDUTAN?: arratsaldeko 17etan
NON?: Bidasoa bizirikeko Ama Birjinetako kaleko instalazioetan (Hospital zaharreko atzekoaldean)