1. Kontratua esleituko duen erakundea:
a) Erakundea: Irungo Udala.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Gizarte Ongizatea.
c) Dokumentazioa eta informazioa non eskuratu:
1. Bulegoa: Hiritarra Atenditzeko Zerbitzua –HAZ–.
2. Helbidea: San Martzial kalea, 2.
3. Posta kodea eta udalerria: 20304 Irun.
4. Telefonoa: 943.505.152.
5. Telefaxa: 943.505.657.
6. E-maila: sac.010@irun.org.
7. Kontratatzailearen profilaren Internet helbidea: www.irun.org.
8. Dokumentazioa eta informazioa eskuratzeko azken eguna: Eskaintzak aurkezteko azken datari dagokiona.
d) Espedientearen zenbakia: 2016ZZAA0002.
2. Kontratuaren xedea:
a) Kontratu mota: Administratibo berezia.
b) Xedearen azalpena: Irungo udalaren adinekoentzako gizarte zentroetako podologia zerbitzua.
c) Lotekako zatiketa: Ez.
d) Kontratua burutzeko lekua:
1. Helbidea:
— Luis Mariano gizarte-zentroa (Luis Mariano kalea, 1).
— Iraso gizarte-zentroa (Mirarietako Ama Birjina, z.g.).
2. Posta kodea eta udalerria: 20304 Irun.
e) Kontratua burutzeko epea: Bi (2) urte.
f) Luzapena onartzea: Urtebeteko (1) bi (2) aldiz luzagarria, guztira (4) urteko aldia osatu arte.
g) CPV (Nomenklatura Erreferentzia): 85312400-3 – Gizarte Ongizateko Zerbitzuak, egoitza-erakundeetan eman ez direnak.
3. Tramitazioa eta prozedura:
a) Tramitazioa: Arrunta.
b) Prozedura: Irekia.
c) Enkante elektronikoa: Ez.
d) Esleipen-irizpideak: Baldintza Ekonomiko-Administratiboen Pleguko 10. klausulan adierazten direnak.
4. Gutxieneko lizitazio-tipoa:
Zenbateko garbia: 1.818,26 euro/urteko. Zenbatekoa guztira: 2.200,00 euro/urteko.
5. Eskatutako bermeak:
Behin-behinekoa: Ez da eskatzen.
Behin betikoa: 2.000,00 euro.
6. Kontratistaren berariazko betekizunak:
a) Sailkapena: Ez.
b) Kaudimen ekonomiko-finantzarioa eta tekniko-profesionala: Baldintza Ekonomiko-Administratiboen Pleguko 11. klausulan adierazten direnak.
c) Beste baldintza espezifiko batzuk: Ez dira eskatzen.
d) Kontratu bereziak: Ez.
7. Proposamenak aurkeztea:
a) Aurkezteko epea: 15 egun natural, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.
b) Aurkezteko modua eta tokia:
1. Leihatilan, Hiritarra Atenditzeko Zerbitzuan –HAZ– (San Martzial kalea 2 – 20304 Irun).
2. Posta ziurtatuaz honako helbidera bidaliz: «Irungo Udala. San Juan Harria plaza 1, 20304 Irun. Erreferentzia: irungo adinekoentzako gizarte zentroetako podologia zerbitzuaren kontratazioa – 2016».
3. Helbide elektronikoa: Ez.
c) Aldaerak onartzea: Ez.
d) Lizitatzaileak eskaintzari bere horretan eutsi beharko dion epea: 2 hilabete, eskaintzak ireki eta hurrengo egunetik aurrera kontatuta.
8. Eskaintzak irekitzea:
a) Tokia: Udaletxea.
b) Helbidea: San Juan Harria plaza, 1.
c) Posta kodea eta udalerria: 20304 Irun.
d) Data: Proposamenak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo asteko ostegunean. Egun hori, bulegoetako egutegiaren arabera lan-eguna ez balitz, irekitzeko ekitaldia hurrengo lanegunera atzeratuko da.
e) Ordua: 10:00etan.
9. Publizitate gastuak:
Esleipendunaren kargura.
10. Bestelako argibideak:
Ez.
Irun, 2016ko abuztuaren 5a.—Alkatea, s.e., Idazkaritzako teknikaria. (5872)