08

mai / 2019

Maiatzaren 9an egingo da XXIII. Enpleguaren Astea

  • Guztira 170 lanpostu baino gehiago eskainiko dira.
  • Lau tailer eta curriculuma hobetzeko gune bat izango dira, eta berrikuntza gisa argazkilari bat beren CVrako argazkia nahi dutenentzat.

Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa biziriken bidez, datorren maiatzaren 9rako antolatu dute Ficoban Enpleguaren Astearen XXIII. edizioa. Ekitaldi honen bidez kontratazioak egiteko aukera ematen zaie eskualdeko enpresei eta lanpostu bat aurkitzeko aukera, berriz, lan bila dabiltzanei. Miguel Angel Paezek, Bidasoa bizirikeko presidenteak, hauxe adierazi du: “lanean jarraitzen dugu lan bila dabiltzan pertsonei, eta bereziki, luzaroan langabezian daudenei lan aukera bat eskaintzeko”.Bestalde, Juan Mari Altunak, Bidasoa bizirikeko presidenteordeak, hauxe esan du: “guztiz finkatuta dagoen ekitaldia da, eta beroni esker, jende askok aurkitu ahal izan du lana urte hauetan”.Joan den urtean hilabete berean egindakoaren antzekoa da Feriaren funtzionamendua. Interesa duten pertsonek enplegu eskaintzetan izena eman dezakete www.elespazio.com webgunearen bidez, eta elkarrizketak maiatzaren 9an egingo dira FICOBAn. Aurreko edizioetan egin den bezala, egun berean, gune ireki bat ezarriko da erakundeentzat eta enpresentzat, zein profilen bila dabiltzan ezagutzera emateko. Gune horretan, interesa duten pertsonek, aldez aurretik izena eman behar izan gabe, beren curriculuma eskura eman ahal izango dute eta enpresekin elkarrizketa bat izan. El Espazioren webgunean dago profil horiei buruzko informazioa ere.  Berrikuntzak enpresen artean Enpleguaren Astearen XXIII. ediziorako, 53 enpresek baieztatu dute parte hartzea, eta berrikuntza gisa CAF, Alameda jatetxea, Hondarribiko paradorea, Nafarroako Enplegu Zerbitzua edo Mercadona bezalako enpresak aipatuko ditugu.

 

Guztira 97 profil desberdin eskainiko dira eta 175 lanpostu.

Argazkilari profesionala eta curriculuma hobetzeko aukera

Berrikuntza gisa, aurten argazkilari profesional bat izango da eta nahi dutenei argazkiak egingo dizkie beren curriculumetan edo Linkedin bezalako sare sozialetan jartzeko. Zerbitzu hori 10:00etatik 12:30era emango da eta doan izango da.

Gainera, beren curriculuma hobetu edo sortu nahi duten pertsonek hori egin ahal izango dute alorrean adituak diren langileen laguntzarekin. Horretarako, aurreko edizioetan bezala, gune bat ezarriko da sei ordenagailurekin eta inprimagailu batekin.

Lau tailer  

Bestalde, goizez lau tailer egingo dira, jendeari irekiak, lanaren errealitatearen alderdietako batzuk herritarrei hurbiltzeko eta eskualdean dauden lanbide heziketa aukeren berri emateko.

Lanbide Eures-ek tailer bat egingo du Nazioarteko lan mugikortasunari buruz, Oscar Perezek Komunikazio Positiboari buruz hitz egingo du eta Gurutz Aginagaldek, berriz, Kirolgiren bidez, hitzaldi bat emango du “Erronkei nola aurre egin” gaiari buruz. Era berean, eskualdeko Lanbide Heziketako lau zentroek gune bat izango dute ferian eta beren prestakuntza eskaintzari eta heziketa dualari buruzko informazioa emango dute.

Sarrera hau Artikulua, Azoka, Ekintzaile-komunitatea, Ekintzailetza-Emprendizaje, Empleo, Enplegua kategorietan argitaratu da eta , , , , , , , , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude