11

abu / 2015

Dozena erdi bat komertziok irekiko dituzte beren ateak uda honetan K-Biziak programaren bidez

logokabiziakHonezkero onartu dira 57 jarduera ekimen hau martxan hasi zenetik hona

  K-Biziak proiektua jo eta ke doa aurrera, eta aurtengo udan hiriko zenbait tokitan merkataritzari laguntzeko ekimen honen pean beste komertzio batzuk ere irekiko dituzten beren ateak.

 Miguel Ángel Páez Irungo Udaleko Sustapen Ekonomikoko ordezkariak hala zioen: “programa hau oso arrakastatsua ari da gertatzen eta jendea asebetetzen duena, hala esaten digu negozioak zabaltzen dituen jendeak eta baita programaren barruan sartzen diren guneetan lehendik saltokiak dituztenek, bertako kaleak biziberritu egiten direla ikusten dutelako.”

 2011n jarri zen martxan eta harrezkero 57 proposamen onartu dira, jarraipen-arrakasta handiz. Páezek zioenez “egia esateko, kontentu gaude, lokal horietatik 48k zabalik jarraitzen dutelako; hiru traspasatu egin dira, eta bi lekuz aldatu; 9 bakarrik itxi dira, baina kontuan hartu behar da kasu batzuetan irekialdi iragankorrak zirela oso.” K-Biziak programaren bidez saltoki gehien ireki den eremua San Migelekoa da, guztira 31; eta hurrena, Pio XII.ekoa, 23 saltokirekin, Alde Zaharra izan da ekimen honekin bat egin duen azkena, eta hantxe ari da kostatzen gehien, “baina lokalak berritzeko laguntzak ere handitu nahi ditugu han”, amaitzen zuen ordezkariak”.  

 Programaren barruan onetsi diren irekitze berriak hauexek dira:

 

 

Fisioterapeuta

Pelegrín de Uranzu 40

 

Ardoa ontziratu gabe eta elikagaiak

José Egino

 

Gimnasioa eta elektroestimulazioa

Hondarribia 19

 

Argiteria

Pinudia

 

Okindegia, gozotegia

Uranzu 6

 

Akademia

Elkano

 Proiektu honen jatorria Irungo Ekonomiaren Garapenaren eta Enpleguaren aldeko Hitzarmen Orokorraren barruan sortu zen; biziberritze ekonomikorako plan praktiko baten aldeko apustua egin zen enpresen sorkuntza areagotzeko eta kontsumoa zein inbertsioa suspertzeko oso toki zehatzetan. Páezek gogora ekarri duenez “hitzarmen honen barruan hartutako neurri berezien artean sortu zen K-Biziak Enpresen Hiri Zentroa, kontuan hartuta Irunen erdigunean merkataritza jarduera kontzentrazio handia dagoela, eta emaitza onak izaten ari da.” Ildo horretatik, Páezek adierazi zeinen garrantzitsua den -are gehiago zailtasun ekonomikoak ditugun une hauetan- Inbertsioaren aldeko apustua egitea, hori da-eta jarduera ez gelditzeko motorra.

 K-Biziak laguntzaren laburpena

            Programa honen bitartez ekintzaileei ematen diren laguntzak ondorengoak dira:

·     Jardueraren lehendabiziko 12 hilabeteetan, errentak balio duenaren %50(BEZ gabe), gehienez ere hilean 400 euro arte.

·     Hurrengo 12 hilabeteetan, errentak balio duenaren %25(BEZ gabe), gehienez ere hilean 200 euro arte.

 Jakina, laguntza horien onuradun izateko hainbat betekizun bete behar dira. Horrela, laguntza horiek eskuratu ahalko dituzte baldintza hauek betetzen dituzten eta sortu eta ireki berriak diren enpresa eta establezimendu guztiak:

a)    Eskabidea egiten duten momentuan, hiru hilabeteko aldia ez pasatzea jarduera hasi denetik; horretarako Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren altaren data erreferentziatzat hartuko da.

b)    Establezimenduaren irekierak ez du izan behar udalerriko beste guneetan finkatutako jarduera baten lekualdatzea.

c)    Establezimenduak sarrera nagusia edo merkataritza aurrealdea K-Biziak-en oinarrietan adierazitako kokalekuetako batean edukitzea.

d)    Lokalaren errentaren gastuak ez du 10 €/m2 (BEZ gabe) gainditu behar.

e)    Enpresa edo establezimendu berriaren Negozio Planak, diruz laguntzeko izaera izan aurretik, Bidasoa Biziriken aldeko txostena edukitzea.

K-Biziak-en oinarriak eskuratzeko eta argibide gehiago izateko, 943 633 937

telefonora, edo bestela jo bertako web orrira: www.irun.org

LOGO IRUN bilaketarekin bat datozen irudiak

This entry was posted in Ekintzaile-komunitatea. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude